Inguruneak

Gaubeako haranak bertara hurbiltzen den orori ingurune pribilegiatu honetaz gozatzeko aukera eskaintzen dio, ondare historiko-artistikoan aberatsa; non herrietako basa, nekazaritza eta betiko abeltzantza, ohiandar eta animali aberastasuna, sinpletasuna, eta bertakoen ohiturak, natura bere egoera hutsenean aurkitzeko, guzti honek marko oso egoki bat sortzen du.

Ondare Naturala

Gaubean, Arabako txoko ezezagun eta ederra, egoera geografiko multzo batzuk ematen dira, hauek paisai berezi bat mugatzen dute, interes handiko guneekin, Valderejoko Parke naturala eta bere inguruak, Angostoko Monasterioa Villanañen, San Martín de Valparaíso Villanuevan eta abar hauen artean.


Herri desberdinak batzen dituzten bide eta zidorretatik pasiatzea eta pinuz, pagoz eta hariztez beteriko basoetan zehar galtzea, geroz eta murriztuago dagoen ingurune natural batean barneratzea da.

Senderismoa praktikatzeko bide anitz daude, ez hori bakarrik;paisaiaz gozatuz eremua bizikletaz inguratzeko aukera izango dugu, zaldiz pasioak ematea, mikologiako praktika burutzea eta abar burutu ditzakegu.


Naturarekiko emozio gogorragoekin kontaktuan egoteko asmoa badugu, eskalada, rappel, tirola eta beste aktibitate batzuk praktikatu daitezkeen, haraneko zerra maldatsuetan, parapentea edo ala delta praktikatzeko aukera eskeintzen dute baita.


Bertako ibaiei buruz aipatzeko, arrantza ugaria dela seinalatzea. Piraguismoaren zale direnentzat tarte egokituak badira eta Angosto, Espejo eta Villanuevan bainurako guneak daude, udaran goza dezakegu hauetaz.