Gaubeako turismo bulegoa

Zain gaituzue

Zuen zain gaude, Gaubeako eta Añanako eskualdea hobeto ezagutzen laguntzeko; bisitariei aholkuak emanez, museo eta baliabide turistiko nagusietarako erreserbak eginez, gure geografiako jatetxeen eta ostatuen berri emanez, azken batean, bisitariari gure eskualdera hurbiltzeko erraztasunak emanez.

Behar duzuenerako, gure telefonoaren erantzungailu automatikoa 945 35 30 40 eta gure posta elektronikoa turismo@valdegovia.com eskura dituzue. Astean zehar mezuak berrikusi ohi ditugu, eta ahalik eta lasterren erantzuten ditugu.

Kokalekua

Behe denboraldia
(Irailak 1 - Apirilak 30)

Ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan:
10:00-etatik 14:00-etara

Denboraldi ertaina
(Maiatza eta Ekaina)

Asteazkenetik igandera:
10:00-etatik 14:00-etara

Goi denboraldia
(Uztaila eta abuztua)

Egunero:
10:00-etatik 14:00-etara eta 16:00-etatik 18:00-etara