25/08/2026

Angostoko Azoka

Datorren irailaren 6an, igandea, Angostoko Santutegiaren ingurua berriro ere izango da Añanako Landa Garapen Elkarteak antolatutako nekazaritza eta abeltzaintza azokaren agertokia. Aurten 33. edizioa ospatuko da.
Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren, Añanako Kuadrillaren, Gaubeako Udalaren, Villañaneko Administrazio Batzarraren eta Pasionisten Guraso Elkartearen laguntza duen azokaren helburu nagusia hauxe da: Añanako Eskualdean eta inguruan kontsumorako produktuak ekoizten, hazten eta lantzen dituzten nekazarien, abeltzainen eta artisauen lana herritarrei ezagutaraztea


Descargar Archivo Adjunto (CARTEL 32X45_ANGOSTO_26_PROGRAMA_PANTALLA_AF.pdf)