07/05/2023

"MICAELA PORTILLA, tenpluak, dorreak eta bideak" dokumentalaren proiekzioa

Datorren ostiralean, 2023ko maiatzaren 12an, Micaela Portilla Elkarteak "MICAELA PORTILLA, tenpluak, dorreak eta bideak" film dokumentala aurkeztuko du Gaubean. Emanaldia Gaubeako Udaletxeko Zinema Aretoan izango da arratsaldeko 19: 00etan.

Dokumental fikzionatua da, Micalea Portilla historialari arabarraren omenez, bere mendeurrenaren urtean.

Filmaren bidez, ikertzailearen bizitza hobeto ezagutuko dugu, baita Araba eta bere ondarea ere, Micaela Portillak berak kontatua.

Gaubea-k paper garrantzitsua du filmean, eta, besteak beste, Varonatarren dorretxea, Tuestako eliza eta Tobillasekoa nabarmentzen dira.

Filmaren ondoren solasaldi bat egongo da, Juan Ibarrondo filmaren zuzendariaren eta protagonistaren figura ezagutzen duten beste pertsona batzuen parte-hartzearekin.

Zuen zain gaude.