19/07/2021

Haritz zaharrak Gaubean

Gaubeako herri eta mendietan ibiltzeak beti ekarriko dizkizu ezustekoak.
Haranaren mendebaldeko Quintanilla herriak, sarreran, Olmoko Andre Mariaren ermitaren silueta ederrarekin harrera egiten digu. Herria zeharkatuz gero, larre- eta mendi-eremura iristen den hesirantz igotzen bagara eta bide horretatik igotzen jarraitzen badugu, ehun urtetik gorako erkameztiekin topo egingo dugu (Quercus faginea).
Etorri, aurkitu, arnasa sakon hartu eta besarkatzera gonbidatzen zaituztegu, zuen energia jariatzeko eta berriz kargatzeko.