Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Tobillasko San Roman Eliza

Herri txiki horren ezaugarri nagusia Tobillasko San Roman eliza garrantzitsua da. Duela gutxi, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura eta Hirigintza Saileko Historia Ondarearen Zerbitzuak zaharberritze-lan handia egin zuen, eta, horren ondorioz, Gobiarango interesik handieneko monumentuen zerrendako lehena da tenplu hori; izan ere, Arabako lurraldeko elizarik zaharrena da, eta, horri esker, berriro piztu da arkitektura prerromanikoari buruzko eztabaida.

Lau eraikuntza-etapa ditu eliza horrek:

a) Burualdea eta zimenduen hasierako ilarak lehen eraikinekoak dira; hots, IX. mendeko lehen erdialdekoak.

b) Bigarren eraikina X. mendekoa da; horretatik, petxinen gaineko toba-gangak estalitako absidearen aztarnak geratzen dira. Horrez gain, dobelak ere kontserbatu dira (sarrerako arkuan berrerabili zituzten), baita leiho bat eta "jatorrizko parametroko hormatal adierazgarriak" ere.

c) Eraikuntza erromanikotik, sarrerako arkua, frisoak eta harburuak geratzen dira, besteak beste; hala ere, ganga erromanikoak izandako hondamenak izugarri aldatu ditu elementu horiek guztiak.

d) Eraikinaren laugarren faseak gaur egun arte egindako zaharberritze-lan guztiak hartzen ditu barne.

Baina eraikinaren garrantzia ez da mugatzen prerromanikotik aurrera arkitekturan izandako bilakaerara; horrez gain, dokumentu-iturriek eraikina zer urtetakoa zen adieraztean izandako garrantzia ere azpimarratu behar da. Lehen testigantza Abito abadeak eman zuen, 822. urtean tenplua monasterio-eliza izateko berritu zutela adierazi zuenean. Hurrengo dokumentua Vigila presbiteroarena da; arkeologia-museoan kontserbatzen den epigrafearen bidez, X. mendean egindako zaharberritze-lanaren lekukotasuna eman zuen. Hirugarren froga duela gutxikoa da: paleografia mozarabiar garbiko epigrafe bat da, oraindik ere bertan dagoena.

Elizako bigarren eraikuntza-faseko petxinen gaineko toba-gangaren hondakinek erakusten dute San Roman eliza penintsulako iparraldeko X. mendearen hasierako eliza-multzo batekin erlazionatuta dagoela. Alabaina, Euskadiko mota horretako lehen eliza da eta, beraz, multzo horretako elizetatik, iparraldeen dagoena da; hori dela-eta, honako galdera hau sortu da: puntu horretatik hedatu zen arkitektura-berrikuntza hori penintsulako gainerako lurraldeetara?

Ez utzi ikusi gabe

itzuli