Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


BACHICABO-KO SAN MARTÍN

Arabako arte barrokoaren bildumarik ederrenetarikoa geratu da eliza honetan, bai bere erretaularen egitura arkitektoniko berriagatik, baita Gregorio Fernandezen obrarekin loturiko eskulturagatik, eta Rubens-en eta Van Dyck-en obretan oinarritutako mihise flamenco gailenagatik ere. Nabe bakarrekoa da, angeluzuzeneko oinplanoa eta horma garaiak ditu Aztarna erromanikoak dituen arren, errenazimentu estilokoa du ataria. Elizako hormari atxikitako kanpandorrea, aldiz, oinplano karratuduna da.

1677 eta 1680a bitartean eraikia da erretaula nagusia. Jadanik erretaula egiterako aurrikusi zuten honen helburu bikoitza: eskulturak ipintzea, eta Sebastian Hurtado de Corcuerak (Flandesko Kapitain Jenerala izandakoa) emandako mihiseak erakustea. Kutxatila-egitura du, atal birekin eta atikoarekin, zutaberen bidez bereiziak. Espiral forman inguraturiko zurtoin eta mahats hostoz landuak daude zutabeen fusteak. Zutabe salomondar bat, bazter baten.
Gero, kalitate ezberdineko sei mihise. Flamenko erakoak dira hoberenak: “San Martin bere kapa erdibitzen”, eta “Gurutzetik ereistea”, Rubens eta Van Dyck-en eskolakoak.

Garai hartako gorte-giroari lotu-lotutako arteari dagokio “San Martin bere kapa ardibitzen” mihisea, garrantzi berezidun obra. Zaldigaineko sainduaren irudian dago bilakatua zaldizko erretratua.
Flamanko estiloko obra barrokoa delarik, argitasuna, kolore-sorta zabala, lausodurak, dinamismoa, eta diagonalez konposaturiko eskema erakusten dizkigu mihiseak.

Gidatutako bisitaldiak: Turismo Bulegoa 945 35 30 40


Ez utzi ikusi gabe

itzuli