Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Serbitzuak (Informazioa)

Gatz Harana

Helbidea: -

Herria: Salinas de Añana

Telefonoa: 945351111

Faxa: 0

e-mail: reservas@vallesalado.com

Web: www.vallesalado.com

Zatoz Gatz Haranera, Añanako herri arabarrera, eta esperientzia bakarraz gozatuko duzu: arkitektura, paisaia, arkeologia eta historiaren arloko munduko multzorik bitxienetako bat bisitatu eta ezagutuko dituzu. Gatzaren ekoizpenerako 5.500 plataforma baino gehiagoz osatutako milurteko gatz-ustiategi bat unerik gorenera itzultzeko burutzen ari den lehengoratze-proiektu integral eta publikoari irekian esku hartu ahal izango duzu Gatz Haranean. Gatz Harana ezagutzeko bisita gidatuan zehar honako hauek egiteko aukera izango duzu. 1.- bere historia eta erromatarren garaitik harri, buztin eta zurez terrazaka egindako larrainen arkitektura bitxiaren lehengoratze-prozesua ezagutzeko. 2.- leku honetan zergatik dagoen gatza ulertzeko. 3.- bertako zidorretatik paseatu eta iturburuetako ur gazia 120.000 m-tan zehar banatzen duten ehunka zurezko ubideren trazadura jarraitzeko. 4.- gatz-egilearen lanbidea ikusi eta goi-sukaldaritzan erruz estimatutako eta kalitate handiko gatz-barietate ezberdinak ekoizten ikasi eta dastatzeko. 5.- oinak eta eskuak Spa Gaziko ur hipergazietan sartu eta osasunerako dituen onurez gozatzeko. 6.- paisaia honetako fauna eta flora bereziak ezagutzeko. Milaka bisitari aitortzen ari dira Añanako Gatz Haranaren eta bere lehengoratze-proiektuaren berezitasuna eta Unescoren Mundo Ondare izateko hautagaia da. Gainera, Interes Kulturaleko Ondasuna da eta Ramsar Konbentzioaren nazioarteko garrantzizko hezeguneen zerrendan barne hartuta dago GPS: 42º 48´00.74´´N/2º59´06.91´´W

itzuli