Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

Villanueva-tik El Raso-ra (4300 metros)

Aurkezpena

El Raso-ko Garaiak, Valdegobia-ko ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen digu 1047 metrotako garaierarekin, Arcena-ko mendizerra ikusi dezakegu eta Peña Karria hegoaldeko aldetik, baita Osmo eta Astulez herriak, bere ingurune menditsuekin iparraldera.

Ibilbidea ez da luzea, bai ordea interesgarria naturalisten ikuspuntutik. Valdegobiako bazter ezezagun eta eder hauen artean Valderejoko Parke Naturala dugu.

Nola heldu

Villanueva de Valdegobian, plazan utz dezakegu autoa eta oinez joan errepideruntz, Udaletxearen alboan. Hortik herriruntz sartzen den bidea hartzen da, eta ibiltzen jarraitzen dugu (herria gure bizkarretara utziz), bidea alde batera utzi gabe. Metro gutxitara, kartel adierazgarri bat ikusiko dugu, honek, zera adieraziko digu, zenbat denbora igaroko den tontorrera hekltzeko.

Hasierako Ibilbidea

San Martín del Valparaíso-ra igotzeko beharrezkoa den denbora adierazten digun kartela eta El Raso-ko garaiera igaro egiten dira. Hortik, bidea desbideratu gabe aurrera jarraitzen dugu, bide-gurutzera heldu arte 1 . Hesia eskuinetra utziko dugu, bidetik jarraitzeko, ezkerretara dago .

San Martín de Valparaíso

Era honetan2 , puntura iristen gara, San Matrín de Valparaíso-ra.Leku honek aparteko edertasun paisajistikoa dauka, bertako horma harkaitsuengatik, hormertan Rappel-a parktikatu daiteke, eta bere nekropolisarengatik, gure ezkerretara uzten dugun garai batean kokatuta, arazo gabe hel gaitezke bertara.

Maldak

Nahiz eta El Raso-ra igotzeko arriskurik ez egon, kontutan izan behar dugu malda handi bat dagoela bertara heltzeko. Sari moduan., 200 metrotara gutxi gora-behera, iturri bat aurkiuko dugu, “ Zambranako Iturria” izenekoa.

Zambranako Iturria

Iturri honetara heltzeko F , bidetik metro batzu aldendu behar gara. Guztiz eskuragarria da, baina aurkitzeko zaila, horregatik arreta berezia jarriko dugu.

El Raso-ko Tontorra

Behin indarrak berreskuratuta, El Raso-ko tontorrera zuzenean eramango gaituen bidea jarraituko dugu 3 ,horretarako, postontzia begiratu behar dugu. Arcena-ko mendizerra eta Valderejoko pista hobe batzuk lortezko, hesi txiki batetik jauzi egin dezakegu, lana errazten digun eskuz egindako eskailera bati esker, eta zutoin txuri bateraino hurbildu gaitezke, hau 150 metrotara ikusiko dugu, puntu geodosiko bati dagokio 4 .

Errepikagailua eta jeitsiera

Tontorra apaintzen duen postontzirarte gure oinatzengan itzuliz 3 ,lehen igaro garen bidetik jeitsiko gara. Hemen ezkerretara dagoen bide bat hartu dezakegu eta era honetan errepikagailuruntz joan 5 ,Osma eta Astulez-i buruzko irudiak ikusi ahal izango ditugu bertatik, hala ere, lehengoak baino bermatuagoak, guneko landareria dela eta. Errepikagailurarte igotzeko asmorik izan ezean, “ Los Corrles” deituriko lautada txiki bateraino jeitsiko gara, San Martín de Valparaíso-ko edertasun paisajistiko antzekoa duen lekua da, hala ere gune mehargunetsuena denez, ez ditugu bista bereberak izango. Gune honetan arraska bateraino eramaten duen hodi baten konduktutik ura edan ahal izango dugu.

Jeitsierak malda handi bat dauka.

Metro batzu gehiago jeitsiz, bidea hasterakoan, eskuinetara utzi dugun hesiarekin topo egingo dugu. Behin alde batera utzi dugula, berriz ere bidean gaude1go puntuan. Hemendik herriraino jeitsiko gara, bide luzetik.

Ruta enviada por: Aitor-gASteIz



Konta iezaiguzu zure ibilbidea eta espazio hontan argitaratua ageriko da.

itzuli