Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

San Martín de Valparaíso, Horca Haitza(955)

Uribarri-Gaubea

Gaubea udalerriko hiriburuan dugu ibilbide honetako abiapuntua. Hiri historikoa da, apezpiku-egoitza zen Valpuesta herriari lotuta; 947. urterako ageri da izendatua, Vilanueva del Flumecillo izenarekin.

Zenbait eraikin blasonatu ikusiko ditugu Uribarri-Gaubeako kaleetan. Denen artean Angulotarren dorretxea da aipagarriena, atarian XVI. mendeko dekorazio ederra duena. Eliza, Done Julian eta Santa Basilisaren omenekoa, XIX. mendean eraberritua izan zen. Halere, jatorrizko tenplu erromanikoko zenbait elementu eta errenazimenduko margoak mantendu ditu aldare nagusian.

Errepide alboan dagoen iturritik iparralderuntz abiatzen den kale maldatsua hartuko dugu, Uribarri-Gaubeatik atera arte. Alboetan ageri diren bi bidexka eta ur biltegia alboan utzi eta gero, zuzen jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte 1 . Ezkerretik San Martin de Valparaisoko sakanaren hasieran dagoen hesiraino jarraituko dugu. Zelai hauetan 2 bueltan gatozenean geratuko gara. Norabidez aldatu gabe, ura biltzeko etxetxo baten albotik igaroko gara eta aurrerago beste bidegurutze bat utziko dugu gure eskuin aldean 3. Bide beretik jarraituko dugu, pinudiz inguraturik gaudela, beste bidebanatze batera iritsi arte 4. Eskubiko bidea aukeratuko dugu oraingoan; argiune bateraino garamatza. Han bidexkak ezkerretara egiten du bortizki. Zenbait bihurgune ditu eremu honek eta horiek jarraituz iritsiko gara Horcako leporaino 5 . Gure ezkerretara, 200 metrora, Horca haitza (954) dugu, ibilbide honetako puntu gorena 6 .

Joaneko bidetik bueltatuko gara, San Martin de Valparaisoko zelaietaraino 2. Han, Erdi Aroko monastegi bateko aztarnak aurkituko ditugu. 919. urterako zutik zela badakigu, eta gutxienez XII. menderarte iraun zuela horrela. Mendebaldeko harkaitzean, eraikuntzako teilatuko habeen atsedenerako zuloak antzeman daitezke. Zeinbat metro iparralderago, arroketan landutako hainbat hilobi antropomorfo daude, monastegian zegoen kanposantukoak.

Ekialdeko haitzaren goialdean, San Pedro gaina izeneko lekuan, Burdin Aroko herrixka bat ageri da, eraikuntzarik ikusten ez den arren. Leku horretan ermita bat ere eraiki zen gerora.

Tiempos

0:00 Villanueva
1.- 0:10
2.- 0:25
3.- 0:40
4.- 0:50
6.- 1:05 La Horca



Cuéntanos tu ruta y saldrá publicada en este espacio.

volver