Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

Lahoz-etik Recuenco-ra ( 8000 metros)

Presentación

Recuenco-k, 1240 metro ditu, Haraneko tontor garaiena da, horregatik, nahiz eta bihurgune eder bat izan, mendizale eta zidorlarien artean ez da oso ezaguna. Vaderejotik, bertako gune garaienera hel daiteke leku askoren artean hala nola, Portillo Lerón, Portillo Barrerón, Portillo de la Sierra edo Puerto La Horca, Bóveda-n. Portillo Lerón-etik gain hartuko dugu garai hau, jakintsuki marratutako zidor batetik, hemen garrantzi ekologiko handiko pagadi bat dago, ederki kontserbatua.

Ibilbidea

Lahoz (929 metro). Marraketa errezeko pista bat bilatzen dugu, herriaren hasieran, eskuinetara doana; era honetan, Paules Haranean barneratuz. Metro gutxitara, urmahel bat igaro ondoren, gure eskuinetra aurkitzen den pista batek bidea irekitzen digu, ondoren beheruntza jeitsiz. Denbora gutxian, hesira helduko gara, hemendik errekara heltzeko. Bere ubidea igaroko dugu eta etxalde baten muga jarraituko dugu bere zati garaietik gure ezkerretara.

Landareriak eta deserabilerak bere aztarna ezbatuta, muga hau gure gida izango da. Garrantzitsua da errefererentzia ondo hartzea, nahiz eta hau zaila zian. Bidea beranduago, larre batez bere ezkerretara mugatuta egongo da, eta mendoitz batez, arantzaz eta arrosaondoez estalia bere eskuinetara.

Beranduago, mendoitza basa pinuak dituen baso baten hesi naturala izango da; mementuz, bere alde baxutik jarraituko dugu, handik igaroz eta bidetik despistatu gabe, Portillo Lerón-erako igoera hasiko dugu. Nabaria egiten zaigu basoko iluntasun abegitsua, bidea orain pago artean egiten da. Altuera irabazten goazen einean, basoak gorpuzkera galtzen du, azkenean desagertu arte; txilar eta ipuruen artean eroriz, guneko degradazioaren seinale. Ia goain, Recuenco-ko harkaitzak ikusten ditugu;igotzen jarraizten dugu eta Portillo-ra heltzen gara. Recuenco-ra igotzeko, ebaturak ezkerretara uztea komeni zaigu, eta parean daukagun zidor zirriborratu bat hartzea, lapiazean barneratzen dena. Azkenean, tontorrera heldu gara. 300 metro desnibel baino gehiago izan diral.

Hemen Losa-ko haranak, La Sierra de la Magdalena, Castrovalnera eta beste barrendegi berezi batzuk aurkezten diguten bista ederraz gozatu dezakegu.

Recuenco-tik ebaturaren bila, zuzen jarraitzea bakarrik geratzen zaigu. Bide honek amildegian arriskua ekiditzen du, Portillo Barrerón-eraino eramango gaitu; hau erraza da identifikatzen.Pistak , harkaitzarengain jarraizten du gogorki marratuta eta el Valle de Paules-eraino azkar amiltzen da. Azkenik, haranaren hondotik jarraituko dugu.

Datu interesgarriak

- ZAILTASUNA: Erdi mailakoa
- DISTANTZIA: 8 Km
- DENBORA: 2h. 30 minututik 3 ordutara
- AUKERAK: El Portillo de Lerón-etik lotura San Lorezo eta Vallegrull-elin
- GARAI GOMENDAGARRIA: Urte osoan zehar.
- INTERESGARRIA: Paisaia eta ekologia
- OHARRAK: Ez dago iturririk. Lainoa balego, bertan galtzeko arriskua, batez ere Recuenco-tik Portillo Barrerón-erako bidean.



Konta iezaiguzu zure ibilbidea eta espazio hontan argitaratua ageriko da.

itzuli