Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

REPIKO (1187), KURTZETA (1171) ETA BARBOAKO OTSOTEGIA

Repiko

Osma herritik abitzen da ibilbidea, Bilbaora Urduñatik doan errepidean. Oso malda handi batetik hurbilduko gara kotxez telefoniako dorreetara, eta han aparkatu. Oinez atzera egingo dugu, dorre txikiraino eta lehen kurban hasten den bidea hartuko dugu, ipar ekialderuntz 1o, pago baten azpian dagoen putzuraino. Pinu artean jarraituko dugu, gurpilez markaturik dagoen bidetik. Goialdera iristean (1128m) 2bideak ekialdera jotzen du, aldapa behera orain, pinudi eta pagadiz osatutako basoan barrena. Mendizerraren argiunera iritsiko gara; pago handiak aurkituko ditugu han, horietako asko ekaitzek hondatuta.

Une batean gure bidea bitan banatuko da, pinu baten parera iristen garenean. Eskubirantz, HEruntz jarraituko dugu, harkaitz bat inguratuz; Kuartangoko harana bistan dugu orain. Mendizerraren gainaldetik, ipuru eta elorri-zuri handien artean, amildegira hurbiltzea merezi du, Badaia mendizerrako eta Gorbeialdeko ikuspegia ederra baita bertatik. Nabazuako zelaietara iritsiko gara horrela 3. Esbubi aldera begiratuz gero Repiko gaina zehazten duen geodesi-puntua ikusiko dugu. Zelaia eskubitik inguratzen duen bidea jarraituko dugu eta lehen kurban, norabidez aldatu gabe, bidea utzi eta zuzenean harrizko mugarri bateraino zuzenduko gara, oso markatuta ez dagoen bidexkatik, pago lehor handi baten eta abereentzako aintzinako ate baten albotik igaroz.

Harkaitzaren gainetik Gaubeako mendiak eta Losako harana deskubrituko ditugu. Haitz ezkerreko bidexkatik inguratu eta gandorretik Repiko gainera helduko gara 4, Arkamu mendizerrako gailurrera (1187). Gainetik oso gertu Repikoko kobazuloa dago, ekaitza izanez gero babesleku natural bikaina.

Kurtzeta

Nabazuako zelaietara itzuliko gara eta Portillo putzuaren alboan jarriko gara. Zertxobait ekialderago hegoalderuntz doan bide bat hartu ahal izango dugu. Ur gutxiko putzu bat utziko dugu ezkerrean eta aurrerago, aldapa behera jarraituz, Molina leizea gure eskubian agertuko da 6. Hantxe, bidea utzi eta Kurtzeta gainera hurbilduko gara (1187) 7. Harrizko monolito ikusgarriak zehazten du lekua.

Barboako otsotegiruntz

Hego ekialderuntz jeisten hasiko gara. Laster gure norabide bera daraman bide bat hartu ahal izango dugu, harrizko horma bateraino 8. 1885ean eraiki zuten Ginea eta Barboako mendi eremuen arteko muga zehazteko. Txilar gune batetik jarraituz, Peña Alta izeneko muinoa gure eskubian agertuko da 9. Norabideari eutsiz, minutu batzuk geroago Barboako otsotegiko zuloarekin topo egingo dugu. Bere barnean lizar bat hazi da 10.

Otsoen lurra

Arkamuko mendizerra, belardi ederrak dituenez, abeltzainek erabilitako eremua izan da betidanik. Artzaientzako, noski, otsoa zen inguruetako etsairik amorratuena. Gertu diren Gibijo eta Salbadako mendietan ere antzerako arazoa zeukaten. Horregatik, animaliak harrapatzeko tranpak eraiki behar izan zituzten. Egun, Barboa, Gibijo, Fontanillas eta Santiago Mendian otsoak harrapatzeko sistemaren aztarrenak mantentzen dira. Denetan hoberen gorde dena Barboakoa da, Santiago mendikoa zaharberritzeko lanetan hormen goikaldea desagertarazi baitzuten.

Barboako otsotegia eraikitzeko 301 metro luzerako eta 3 metro altuerako bi horma eraiki zuten. Hormen goikaldea harri irtenekin amaitu zituzten, otsoak bertatik salto egiteko aukerarik izan ez zezan. Hormak elkarren artean hurbiltzen doaz muturretako batean ia-ia guztiz elkartzeraino. Hor 4 metroko zuloa egin zuten. Horrela, zulo aldera bideratzen zuten otsoa eta hau, irteeran zelakoan, zulora erortzen zen, bertatik atera ezinda geldituz.



Cuéntanos tu ruta y saldrá publicada en este espacio.

volver