Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

CAMPAS DE LA GRANJA

Joatea

Bovedara errepidetik iri-tsiko gara; herria zeharkatuko dugu eskubian iturri bat aurkitu arte. Bertatik bide bat abiatzen da, errekatxo bat inguratzen doana. Bide hori jarraituko dugu 300 metrora dagoen bidegurutze bateraino, ur biltegi baten parean, herriko azken etxeetatik hurbil. Hortxe elkartzen dira joateko bidea, eskubitik doana, eta bueltakoa, ezkerretik datorrena 1.

Bidearen eskubialdean era askotako zuhaitz eta zuhaiztiak eta ezkerrean herriko baratzak ditugula egingo dugu aurrera, malda txiki batetik gora. Aurrerago, hezi metaliko baten ostean, beste bidebanatze batera helduko gara; ezkerraldean pago eder bat ikusiko dugu 2. Hemen bide nagusia utzi eta eskubiko bidea aukeratuko dugu, belarrez estalia. Bi aldeetan zuhaitz eta zuhaiti pila ageri zaizkigu: arrosondoak, elorri zuriak, pagoak, sahatsak, astigar arruntak, eihar frantsesak..

Aurrera goazen heinean ordea, geroz eta ugariagoak dira pinuak, bai alde batean baita bestean ere. Eskubira egiten duen bihurgune bat igaroko dugu eta gutxira beste bidegurutze batekin egingo dugu topo. Ezkerreko bidea hartuko dugu 3. Beste bidebanatze batera garamatza; hor ere ezkerretik jarraituko dugu, goruntz. Laster, bideak harrizko murru bat izango du alboan.

Granjako belardiak

Pinudia igaro eta gero arte-karraska gune ez oso handi batean murgiltzen da bidea. Berau zeharkatzen dugunean Granjako belardietara iritsiko gara. Arabako zabalenak dira, oso-oso ikusgarriak 4. Bideak, zuzenki Hozanillos Haitzaren gailurrean utziko gaitu, ibilbideko puntu gorenean (915). Udaberrian eta udan oso arrunta da abere ugari ikustea belardietan bazkan. Losako haraneko eta Salbada mendizerrako hegoaldeko paretaren ikusmira paregabea ere eskaintzen du Granjak. Aurrera segituz, belardietan zeharreko 3 kilometroko paseo lasaia egingo dugu, Araba eta Burgos banatzen dituen alanbradara iristeko. Han hasten da bueltako bidea 5.

Itzulera

Alanbradaraino bertaraino iritsi gabe, gure eskubian utziz, ezkerretara egingo dugu itzulerako bidea hasteko. Jeitsiera bidez aldatu gabe egingo dugu. Aurrena karraska gunea, pinudia gero eta, azkenik, bazkagune batetik igaroko gara. Hezi metaliko batek o6o joaneko eta bueltako bideak elkartzen diren bidegurutzeraino eramango gaitu. 300 metrora dago Boveda herria.



Cuéntanos tu ruta y saldrá publicada en este espacio.

volver