Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

Costoria-ko tontorra ( 1032 metros)

Aurkezpena

Haitzeta batean goratua, La Mellerako baseliza, Costoria eta Peña Cáraboko mendietan gerizpetzen da Valdegobian. Bertara heltzeko Fuente Cilorada amildegitik, Costoria mendia gain hartzeko aukera ematen digu, nahiz eta ikuspegi paisajistikorik ez izan, pinudiak aurkitzeko aukera ematen digu (Pinus sylvestris), Arcena mendizerrako bi aldeak kolonizatzen dituelarik.

Nola Heldu

Espejon Barrio herrirate garamatzan desbideratzea hartzen dugu. A-4327a Espejorarte barruratzen da, elizaren albotik igarotzen da eta Omecillo ibaia zeharkatu eta gero, Barriorarte lerrokatzen da. Iada erabiltzen ez den harrobi zabalgunean aparkatuko dugu autoa, zein herrian sartu baino lehenago ikusiko dugu.

Ibilbidea

Barrion barruratzen diren 3 kaleetatik 1,Kale Nagusia aukeratzen dugu, hau da, erdikoa. Eskuinetara biratuko dugu, 6 etxearen inguruan, hesi metaliko batekin topo egin arte.

Zeharkatu eta pisten gurutzean, ezkerretara biratuko dugu.

Minutu gutxi barru berriro ere pisten gurutzea ikusiko dugu. Ezkerretakoak, ez duguna jarraituko, erreka gurutzatzen du eta malda nabarmen batetik lerrokatzen du. Hala ere, guk aurreruntz jarraitzen dugu, ibaia ezkerretara utziz eta bere alboan, Fuente Colarada deritzona, amidegiari izena ematen diona 2.

Cumbre de Costoria

Amildegia hemen estutzen da eta bere osotasunean, pago, urki eta batez ere basa-pinuz osaturiko paisaia bat eskaintzen da. Amildegiaren estutasuna alde batera utzita, altuera irabazten hasten da, pista hondartsu batetik, honek gorago bifurkazio batera gidatzen gaitu. Orduan eskuinetik jarraituko dugu, gehien igotzen den pistatik eta erreka-bidea ezkerretara utziko dugu. Bost minutu beranduago, beste bide-gurutze batera helduko gara. Eskuinetik igotzen den aldapa zorrotz bati aurre egiteko momentua da. Behin pista zabalean, ezkerretara biratuko dugu eta igotzen jarraituko dugu pistak altuera garaiena lortu arte, hadi egon behar gara eskuinetra jaio eta pinudian sartzen den bidezka bat ondo hartzeko. Puntu hau Costoria-ra igotzeko koxka da. Bidezka batzuetan nahastu egiten da, tontorra kokatzea saila denez gain, gune altuenetik jarraitu beharra dago, formazio harritsu bitxi batzuetatik, tontorra adierazten duen postontziarekin jo arte 3pinudiek paisaia ikustea oztopatzen dute.

Barriora itzulera

Barriorako itzulera “ Nuestra Señora de Mellera” baselizatik igarotzen burutako dugu. Honetarako, tontorra jeitsi behar da eta berriz ere pista zabalera heldu. Ezkerretara biratuko dugu eta bertatik jarraituko dugu jeitsiera luze bat burutzen hasiz. Martxa minutu batzu eta gero, Barrio-tik oso gertu iada, pistak zig-zag bat egiten du eta hesi metaliko batean kokatzen gaitu. Puntu honetara helduta, pistatik aterako gara, hesia gurutzatuko dugu eta eskuinetara biratuko dugu tenplu txikiarekin jo arte 4.

Barrio.ra bide zaharretik jeisteko, baselizatik, hesi metalikoraino itzuliko gara. Gurutzatu eta ezkerretara biratuko dugu, bide harritsu batetik jeisteko, hesia eta pista zabalaren artetik igaroz.

Aukera desberdianak

Eskuinetra biratu beharrean hesi metalikoan, Mellerara heltzeko, ezkerretara bira dezakegu Nograro herrira jeisteko “ Cruz de Trevantos”-etik ( egurrezko gurutzea). Beste aukera bat, Berbea-ko kastrora igotzean datza, edo Berbeia-ra Barrio-tik. Horretarako, elizatik gora joaten da, magal zabaletik gora, muiñorarte kastroa kokatzen den lekua.



Konta iezaiguzu zure ibilbidea eta espazio hontan argitaratua ageriko da.

itzuli