Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

LASTRAKO KASTROA

Karanka

Karankan hasten da ibilbide hau. Angostoko Santutegitik (Bilanane) edota A-2625 errepidetik iritsi gaitezke bertara. Bigarren kasu honetan bi aukera daude: Karankara zuzenean garamatzan bidegurutzea hartuaz, Fresnedatik oso gertu, ala Osman Astulez herriruntz doan bidea aukeratuz.

Karanka herritik bertatik hegoalderuntz doan norabidea hartuko dugu. Tumezillo errekako zubia zeharkatu eta errota zaharraren albotik pasako gara hesi metaliko batera iritsi arte. Hesia igaro eta bidegurutze batera iritsiko gara berehala 1. Ezkerretik segituko dugu, maldan gora, beste bidebanatze batera heldu arte. Eskubitik jarraituko dugu, aldapa handiena duen bidetik 2. Maldan gora minutu batzuk egin eta gero beste bidebanatze batera iritsiko gara 3. Erkametz eta arte bana daude bertan. Ezkerreko bidetik jarraituko dugu, aldapan gora oraingoan ere.

Aurrerago zelai batera iritsiko gara. Han beste bidegurutze bat dago 4. Iparralderuntz egingo dugu, ezkerretik, Lastrako kastroen berri emango digun metalezko panel bateraino. Lastrako Kastroak A. Lehen Burdin Aroan okupatu zirela badakigu, baita Bigarrren Burdin Aroan ere. Erromatar garaian hustu zen, baina berriz ere erabili ziren Erdi Aroan (XI. mendetik XVIII.era). Nahi beste denboraz bisitatuko ditugu kastroak.

Xenda beretik jarraituko dugu abereentzako pasabide bat duen lepo bateraino 5. Ibilbideko punturik altuena da hau. Kastroetako Haitza (831) gure eskubian dugula, Osma-Berberana sakonunearen ikuspegi paregabea izango dugu.

Itzulera

Zelaira itzuliko gara 4 joanekoan han utzitako bidea berriz hartzeko, oraingoan hegoalderuntz. Alanbrada igaroko dugu eta zuzen jarraituko dugu pinudi baten alboan dagoen bidegurutzeraino 6. Gure eskubialdean geldituko den alanbrada zeharkatu eta maldan behera doan eta geroz eta zabalagoa den bidexka bat hartuko dugu. Bi ur putzu alboan utzirik, beste 100 metro zuzen segituko ditugu, beste bidebanatze batera iristeko 7. Eskubiko bidea aukeratuko dugu, errekaren paraleloa dena, 1 lekura iritsi arte. Hortik, Karankara itzuliko gara. Errota gure ezkerrean utzi, zubia pasa eta herrira igoko gara.



Cuéntanos tu ruta y saldrá publicada en este espacio.

volver