Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

Los riscos de Batxikabo (5800 metros)

Batxikabo (1173 metro) Arzena mendizerrako mendebalderuntz dagoen ertzarengan goratzen da, amildegiz babestua eta pinuz inguratua.

Aurkezpena

Barrio (701 metro) Espejok banatzen duen errepide motzaren bukaeran ageri da eta Arzena mendizerrako harkaitz eta pinudietan barneratzen da. Bere izen bera duen haran batean, erdi aroan , Berbea-ko gaztelua zena, gaur egun desagertua dago.Canto Pero( 1093 metro), Custodia (1035 metro), Castro Mayuela (1028 metro), Bachicabo (1173 metro) eta Los Castros (1049 metro) garaieraz inguratuta dago. Bere karearrizko tontorrak , bista ederrekoak eta gailurreria zorroztuekin, arrisku handi bat dira bide okerra aukeratuz gero.

Barrio-ko tontor edierazgarriena Bachicabo (1173 metro) da, ehun urteko mendia, Los Castros-ekin (1049 metro) batera, haraneko horizontea izten du hegoaldetik. Bere lehen erdia, pinudi nahasgarri batez estalita dago, hemen orkatzak eta basurdeak bizi dira. Geratzen den ormatzar harkaitsu bat da 200 metro baino gehiagoko jeitsierak dituen tarte batzuek dituen amildegiekin. Tontor bien artean el Portillo de la Hoz (990 metro) aurkitzen da, isurialde arabar honetara igotzea ahalbideratzen duen puntu bakarra. Bachicabo deritzon herritik igo gintezke baita, baina luzea da ibilbidea eta gainera hegoalderuntz bideratuta dago.

El portillo de la Hoz

Bachicabo-ra joateko beharrezkoa da la Hoz-etik igaroztea. Igoera Barrio-ko sarreratik hasten da, alde batera utzitako harrobi baten laugunean aparka dezakegu autoa. Hor bertan iturri bat dago. Pista oso maldatsua da, hasieran zementuzkoa eta elizpetik igaro ondoren, hortik gutxira, lurrak altuera irabazten joango da azkar. Eremu garbian hasten da laister pinudi batean barneratzeko.

Atzean kanpai bat eta pasabide kanadiarreko (20’) herstailu bat utzita, jarraian aurreruntz jarraitu behar dugu. Bidea, pinuen itzalez itzeltuta dago, baso zaldu oso umel batekin, hemen ezpelak barra-barra daude, eta bihurgune ugari marratu ondoren, beste pista batera doa gutxiago hedatuz, arazorik gabe atekara garamatza (35’). Bachicabo-ko haitzebakiek azpitik gurutzatzen duen berdina da, Castro Mayuela eta la Mota-ko inguruetaruntz doa.

Mendizaleak indartsu sentituz gero oraindik, ganaduak, pinudien zehar marratu dituen laburbide ugarietatik puntu honetara heldu liteke, hala ere ez dira oso erosoak, lokaztuak bait daude, eta egindako ahaleginak ez du pena merezi.

Leporanzgoko bideak (ezkerrekoak) Los castros-eko hormarekin igotzen da, tontor hau ez da batere igotzen erraza, beste arrazoi batzuen artean, biderik ez duelako. Garaiak (50’), laugune bedartsu batez estalita dago. Ezpel sasi dentsu batez inguratuta, hemen irteera puntua ez da aurkitzen erraza. Margo marka batzuez adierazita dago eta tarte batzuetan, harrizko zutarriz, baina estua da eta jarraitzeko zaila, harkaitz eta sasia artean bihurka gabiltzanean.

Meatz gailur zaila

Hasiera batean gogor igotzen da, jarrraian berdin jarraitzeko eta metro batzuz jeisten den isurialdetik, honek Batxikabo herrira darama, hala ere, Sobrón-eko sakonaren bistarik ez du. Jarraian tontorreruntz jarraitzen du eta une batzuetan amildegira hurbiltzen da (1,10’).

Tontorreko postontzia (1173 metro) ertz batean kokatuta dago. Garaietik Barrio ederto ikuskatzen da, bista miresgarri batzuk ditugularik, nimiñoa agertzen zaigu, ondo zaindutako pinudi zarratu baten erdian, eta mendi guztien inguruan. Itzulera, igoerako ibilbide beretik egiten da (2.20’).

Txangoa el Alto de la Mota (1315 metro)-ko tontorreraino luza daiteke, Canto Pero eta La Rastrilla-ko lepotik igaro ondoren. Tontor honetatik Sobrón-eko urtegia ederto ikus dezakegu, baita Obarenes mendiak, hauen artean Umión nabarmentzen delarik.

Tontorrak

Batxikabo (1173 metro) eta Los Castros (1049 metro). Araban, Burgosekin mugan daude.

Kokapena

Tontor zorrotz eta harkaitztsuak Barrio-rengan goratzen dira, Arzena mendizerraren ertzean.

Zailtasuana

Bat ere ez, La Hoz-eko lepora iritsi arte. Kontuz ibili behar da gailurrekoko ibilbidean.

Desnibela

475 metro Barrio eta tontorraren artean

Komunikazioak

Barrio haranaren hondoan aurkitzen da Espejo-tik 5kilometrotara. Azkenengo herri honetatik, N-625-a igarotzen da Bilbo eta Burgos artean, Orduñako mendatea igaro ondoren, Sobrón-era heldu baino bost kilometro lehenago.

Restaurantes, gasolineras y hoteles

Restaurantes en Espejo, Villanueva, Angosto, Puentelarrá y Miranda. Hostales en Salinas y La Lastra. Gasolinera en Osma y Puentelarrá.

Mapak

21-8 (137) orrialdea, Miranda de Ebro, Ejerzitoko zerbitzu geografikoarena, B-7 mapa, Javier Malo-rena Valdegobia eta Tobalina-rengain.



Konta iezaiguzu zure ibilbidea eta espazio hontan argitaratua ageriko da.

itzuli