Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

Arrayuelas ( 1128 metros)

Aurkezpena

Arrayuelas mendiak Valderejoko Parke naturaleko inguru menditsua eta Arabako gune batetik ezagutzea ahalbideratuko du, Bóveda-ko herria zentru duelarik.

Ibilbide hau, luzea baina oso interesgarria da naturalisten ikus puntutik, ibilbidearen bost bidexkekin bat egiten du, Valdegobiako bazter ezezagun eta eder honetan tuntuiztatuak. Ibilbide honetan, guneko landareriari buruzko detaileak miretsi ahal izango dira, kartel informatiboetan, hauek ibilbide osoaren zehar azalduko direlarik.

Nola heldu

Villanueva de Valdegobian, Valderejoko Parke naturaleruntz doan errepidea hartzen da. San Millán de San Zadornil-era heltzean, ezkerretara uzten da Valderejoko desbideratzea eta Bóveda-rarte jarraitzen da, irteerako gunea.

Autoa herri bukaeran utz dezakegu, Kale Real-a gurutzatu ostean, edo ta aurrera jarraitu, errepidean zehar 500 metro.

Ibilbidea

San Pataleón-era 9 kilometro adierazten dituen mugarriaren albotik igarotzen da, 54 Vitoria-Gasteiz-era eta ondoren etxalde baten harrizko horma baten alboan, bukaera aurkitu arte, errepidearen ezkerretik joko dugu 1, La Valleja-ko zubi txikiak Funfunilla errekatxoa gurutzatzen du.

Ibilbide txikiko bide zidorra

Hala ikusiko dugu PR-A3 “Bóveda-Arrayuelas” Bide Zidorraren kartel adierazgarria, ibilbidez15 kilometro adierazten ditu eta denbora aldetik 3ordu eta erdi. Guk ordu bete gehiago gehituko diogu, geldiguneak kontutan hartuz.

Hor bertan jaio da ondoren jarraituko dugun pista . Berehala hesi metalikobatetara heltzen da eta beranduago arraska batetara2, “Los Pozos”-eko iturria bezala ezagutzen da. Apur bat beranduago, eremu batetan, ezkerretik jarraitu behar den bidebanatze bat ageri da. Han norabide gezi bat dago. Hortik denbora gutxira,bidebanatze berri batean 3,eskuineko bidea jarraituko dugu, “Arrayuela” norabide gezi batez adierazia.

Tontorretik itzulitakoan, Bóveda-ra jeitsiko gara ezkerreko bidetik, baina tontorrera igotzeko intentziorik izan ezean, 6. puntutik jarrai dezakegu eta bertatik jeitsi Bóveda-ra.

Aldatz handia

Orain, ibilbideko tarte gogorrena hasiko da, oso aldatz handia, pagoz beteriko baso txiki batean barneratzen den pista batez menderatua. Altuera irabazi ahala, Bóveda-ko herria ikus dezakegu, Portillo de la Sierra-ra hurbiltzen garen bitartean, Valderejoko Parke Naturalarekin komunikazio gunea da. Zidor ugarien norabide geziak daude eta Lalastra-ko herria ikusten da. Arrayuelas-eko tontorrera igotzeko, ateskaren ezkerretik jarraizten da dorre elektriko bateruntz; beranduago errepikagailu baten albotik pasatuko gara eta; ondoren tontorreko erpin geodosikora helduko gara5.

Panoramikak Arabako zati handi bat hartzen du eta gure aurrean mendi pila bat hedatzen dira. Ikusgarriena Arrayuelas, Peña Caria-rekin batzen duen gailurreria da, arriskutsua da nonbait eta mendizale adituentzat bakarrik egokia. Arcena-ko Mendizerra eta Valderejoko mendiak ikusten dira baita ere.

Jeitsiearen ostean3puntuko bidebanatera heltzen da . Hortik 6puntua hartzen da, Bóveda-runtz, eskuinetara biratuz. Gezi batek jeitsiera adierazten du. Bide lauetik, Laido iturria aurkitu arte jarraituko dugu, eremuaren hutsune batean jaoitzen da. Portillo la Sierra-tik jeisten den elektra heharietariara heltzerakoan, pistak buelta oso bat deskribatzen du eta ezkerretara jeisten da bat batean7basoan barneratuz, lautadara heldu arte, hemen Cotillo ibaia gurutzatuko da.

Hesi metaliko bat zeharkatuko dugu, eta beranduago, lurzatiko pistara iritsiko gara, Bóveda-ra doa eta hemendik errepidea jarraitu beharko dugu autoa bilatzeko.



Konta iezaiguzu zure ibilbidea eta espazio hontan argitaratua ageriko da.

itzuli