Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

Rodil (1031 metros), Risca (1003 metros), Raso (1046 metros)

hasiera

Bertakoek '3 R-ak' bezala izenda-tzen duten ibilbideak Gaubeako Mendietako hiru gailurretara eramango gaitu. Mioma herrian hasten da ibilbidea. Valpuestatik heldu gara bertaraino. Valpuesta apezpiku-egoitza izandakoa da eta han aurkitu dira gazteleraz idatzitako lehendabiziko idazkiak. Miomako elizan utziko dugu kotxea eta handik abiatzen diren bi bideetatik eskubikoa hartuko dugu, Real kaletik iparreruntz abiatzeko. Nekazal bide batetik maldan gora joanez Larrango zelaira iritsiko gara 1. A la derecha tenemos un repetidor.

Rodil

Pista utzi eta, ezkerretik, nekazal lur artean igarotzen den belarrez estalitako bide bat hartuko dugu, pinudian sartzen dena. Hogei metro egin ondoren bidea utzi, eta eskubian dugun alanbradaren albotik jarraituko dugu, Rodil mendiaren oineraino 2. Zertxobait aurrerago alanbrada gaindituko dugu pinudian barrena gora egiten hasteko. Xenda batetik gandorreko gainaldera helduko gara. Leku honetatik gora, haritz eta erkametz artean, Rodil gaina (1031) lortuko dugu 3.

Risca

Larrango lepora 1,itzuliko gara eta handik zenbait metrotan behera egiten jarraituko dugu, Mioma aldera, errepikagailu batera eramango gaituen ezkerretara doan bidea ikusi arte 4. Bide hori hartu, errepikagailua ezkerretara utzi, eta mendian gora segituko dugu xenda zabal batetik, gure bidea moztuko duen harrizko murru batera iritsi arte5.

Murrua gainditu eta aurrera jarraituko dugu, zelaian barrena, bi metroko altuera duen mugarri bat aurkitu arte. Hor hesia zeharkatuko dugu, beste aldetik jarraitzeko. Norabidez aldatu gabe maldan gora segi, bizkarreko goiko alderaino. Handik Losako harana (Burgos) eta Salbada eta Arkamu mendizerren ikuspegiaz gozatu dezakegu. Ezkerretara eginez erraz iritsiko gara Riscako gainera (1003) 6.

Raso

Riscako gainetik gertu dagoen lepora itzuliko gara. Alanbrada zeharkatu eta gailurretik jarraituko dugu, amildegia ezkerrean utziaz. Aurrerago beste lepo batera iritsiko gara. Handik, norabide bera jarraituz, xenda bat hartu eta abereentzako putzu bateraino ibiliko gara 7. Eskubian utzi eta bide zabala hartuko dugu han. Aldapan behera egingo dugu Rasoren oinera iritsi arte. Halako batean, gure bidea moztuko duen beste pista batera iritsiko gara. Eskubira eginez gero Miomara doa; ezkerretik Astulez herri ederrera.

Pista horri kasurik egin gabe zuzen segituko dugu alanbrada bateraino. Zeharkatu eta aurrera jarraituko dugu, eskubi aldean pinudia eta ezkerrean nekazal lurrak lagun ditugula. Beste alanbrada batera iritsi eta hau ere igaro egingo dugu; zenbait bide dituen zelai batera iritsi gara 9. Erdiko bide zabala hartuko dugu.

Pistak zertxobait gora eta ekialderuntz egiten du. Geroz eta pinu gutxiago eta pago gehiago aurkituko ditugu eta, bidea maldatsuagoa izango da. Mendiko goi alderaino iritsiko gara. Lepotik oso gertu beste pista bat ikusiko dugu. Ez dugu pista hau segitu behar, baina pista hori dagoen lekuan bertan egin behar dugu eskubira, basoan barrena Rasoko gainera (1046) iristeko 10.

Itzulera

Rasoko mendi-gutunon-tzitik bertatik abiatzen da iparraldetik jeisten den bide zabal bat. Oinez bi minutu egin eta gero eskubiko bidea hartuko dugu. Laster maldan behera doan pista batekin egingo dugu topo. Pistak bihurgune batzuk ditu: ezkerretara egingo dugu, lehenik, ibilaldi labur bat eginez, eta eskubiruntz jarraituko dugu gero. Beherago, beste bidebanatze batean, ezkerretara joko dugu 11. Leku horretatik bertatik, aldapan behera egingo dugu nabarmen.

Pagaditik irten, eta alanbrada bateraino eramango gaitu bideak. Hura zeharkatu eta, pinu artean, beste alanbrada batera iritsiko gara. Hau ere igaro eta behera segiko dugu Miomara doan nekazal bide bat hartu arte.

Tiempos

0:00 Mioma
1.- 0:20
2.- 0:40
3.- 1:00 Rodil
4.- 1:20
5.- 1:35
6.- 2:00 Risca
7.- 2:15
8.- 2:40
9.- 2:45
10.- 3:15 Raso
11.- 3:25
3:55 Mioma



Cuéntanos tu ruta y saldrá publicada en este espacio.

volver