Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Trekin-a

BATXIKABO (1199), MOTA (1315), KUETO (1367)

Batxikabo

Ibilbide honen abiapuntua Barrio herrira sartu baino metro batzuk lehenago dugu, errepide alboan dagoen iturriaren inguruan, harrobitik gertu 1. Herrira sartzen diren hiru errepideetatik gora gehien egiten duena aukeratuko dugu, eliza aldera egiten duena. Elizan, pinudira garamatzan basabidea hartu eta metro gutxira ate metaliko batekin egingo dugu topo. Gurutzatu, eta pista beretik jarraituko dugu pixkanaka-pixkanaka geroz eta gorago igoaz. Bideak eskubira egiten duenean ezkerretara doan bide bat ikusten da, jatorrizko norabidea errespetatzen duena. Batxikabo mendira doan bidexka da 2.

Xendak altuera handia hartzen du denbora gutxian. Bide beretik jarraituz, zertxobait gorago, pista arinago batean sartuko gara. Handik ezkerretara egin eta Hozeko lepora (900) helduko gara 3. Belardi ederra da, atseden hartzeko eta ikuspegiaz gozatzeko leku bikaina.

Batxikabo gainera doan bidea Hozeko lepotik bertatik abiatzen den bidexka ia ikusgaitz batetik egiten da. Lepoaren eskuin aldean dago. Hortik abiatu eta ordu erdi ingurura gainean (1199) gara 4 .

Mota

Motaruntz jarraitzeko Hozeko lepora bueltatu gaitezke eta lehen utzitako bidea jarraitu. Guk, ordea, Batxikabotik jarraituko dugu, gailurretik mendebalderuntz, Cantopero lepora 5 iritsi arte. Hortik maldan behera doan pista hartuko dugu, Barriotik datorren bidera iritsi arte. Motako bideak malda erdialdetik garamatza, bidegurutze bateraino 6.

Han erdiko pista hartuko dugu, zertxobait gora egiten duena, Hozalares lepo alderuntz. Han metalezko barrera batekin egingo dugu topo. Zeharkatu eta eskubiruntz egingo dugu erabat, belarrez estalitako bizkarretik baso alderuntz. Aldapa labur baten ostean, hezitik hiru minutura, bide zabala utzi eta basoan sartuko gara eskubialdetik abiatzen den bidexka batetik. Laster alanbrada bat zeharkatu beharko dugu eta bere albotik segituko dugu, oso leku ederretik. Motako harkaitzaren oinetik eta bidexka berari jarraituz, basotik irtengo gara ikaztegi zahar bat zapaldu eta gero. Lau minutu beharko ditugu Mota gainera garamatzan eremu maldatsuena aurkitzeko: Mota eta Cuetoko xenden bidegurutzetik abiatzen den korridore aldapatsua 7

Bidegurutze horretan ezkerretara egingo dugu Mota igotzeko. Aldapa oso handia da eta eguraldia txarra izanez gero arriskutsua ere izan daiteke. Korridoreko goiko aldera egin eta gero ezkerrera hartu behar da Mota gainera (1315) heltzeko 8.

Cueto

Leheneko xenda gurutzera 7 itzuliko gara eta kareharrizko harkaitzaren oinetik doana hartuko dugu oraingoan. Valderejo eta Valdegobiako mendien ikuspegi paregabeaz gozatuko dugu; ibilbide lasaigarria da, izan ere, zati hau. Zenbait minutuko martxaren ostean, Cuetora igotzeko lepora iristear gaudenean, alanbrada bat aurkituko dugu.
Alanbrada gurutzatu eta mendian gora egingo dugu, eta landaredi itxian barrena helduko gara goialdera 9. Hemendik, eskubira biratuz eta 'kairn' txikiz markatuta dagoen bidexka utzi gabe, pista zabal batean sartuko gara. Eskubitik, zertxobait aurrerago, Herramuera lepora helduko gara.

Behin lepoan gaudenean mendizerratik jarraituko dugu orain arte egin bezala, mendebalderuntz. Lepotik bost minutu ingurura bidegurutze batean eskubira joko dugu, maldan gora. Pista honek trabesia luzea egiten du eta, azkenik, Gaubeari begira dagoen beste lepo bateraino helduko da, Kuetoko gainetik oso gertu jada. Hortik, erabat eskubira eginez, Kueto menperatuko dugu (1367) 10.

Itzulera

Kuetotik Valderejo aldera gailurretik jarraituko dugu, lehen lepoari muzin eginez, eta bigarren lepo bateraino segituz 11. Bigarren lepo honetan ur putzu bat dago. Leku horretan eskubira egingo dugu eta jeitsiera hasiko iparraldeko maldatik; bidea hestutu egingo da eta laster iritsiko gara pagadi batetara. Hemendik aurrera bide maldatsuenetik ez jeisten saiatu behar dugu. Bidexkak, maldan behera eta 'kairns'-ekin markatuta, eskubialdera egiten du nolabait. Harritza bat igaroko dugu, lehenik, eta pinudi bat, beherago, gure bidea oztopatuko duen pista batera heldu arte. Pista hau eskubitik hartu eta beste pista bat aurkitu arte jarraituko dugu 12. Hau eskubiruntz hartu, eta handik aurrera trabesia lasai eta polit bat izango dugu Barrioraino.



Cuéntanos tu ruta y saldrá publicada en este espacio.

volver