








130 metro eskalada dira, A1, 6b ( V + oblig.) harkaitz konpaktuarengain, oso ondo zihurtatua. Paraboltsekin birekipatua dago baina ekipamendu zaharra mantentzen du, honek bide ziur bat izan dadin lortzen du. Hirugarren eta laugarren luzeak, bakarrean egin litezke, oso motzak bait dira, baina expres luzeren bat jarri beharko da ibilbideko hasieran nahiz bukaeran. Fisureroak edo friends-ak eramaten badira biak sar ditezke, baina ez dira beharrezkoak.
Urduñako gainaldetik (Bizkaia), Arroyo de San Zadornil-era joango gara, Valderejoko herri ezagunetik gertu. Herritik horma argi eta garbi bat ikusten da, eta basoa gurutzatu besterik ez dugu bertara heltzeko. Ez dago bide argirik eta herritik 20 minututara kokatuta dago.
Behin lepoan, ezkerretara joaten da, gomendagarria da beste aldera hurbiltzea, garaiera sentsazioaz gozatu ahal izateko. Gailurra oso aereoa da, rapel txiki bat behar duelarik batzutan.
Tontorretik igarotzen da eta apur bat aurrerago irtenune batzuetara heltzen gara burdinbidetik , katez eta zapaltzeko burdinezko iltzez ekipatua.

Konta iezaiguzu zure ibilbidea eta espazio hontan argitaratua ageriko da.