Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2016/7/12
Txoriak, gure lagun maitagarriak

Lagunok "Txoriak, gure lagun maitagarriak" Goiztiar nekaezinak,egunsentian esnatuta daude jadanik egunaren berria emateko prest. Gonbidatzen zaituztegu Gaubeako liburutegian hegaztien tailerrean parte hartzeko. Uztailaren 12an eta 19an ospatuko da, 17:30 etatik 19:00 etara.Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. zikloko umeei zuzenduta (6-12 urte). Inguruan ditugun hegaztiak ezagutzen eta maitatzen ikasiko dugu...Ederrak, argialdi ekartzaileak eta mugarik gabekoak direlako, aberastasun biologikoaren adierazle direlako eta naturguneko funtzio ekologikoak betetzeko garrantzi handia dutelako. Horretarako… Hegaztiak begiratzeko irteera egingo dugu eta horren ondoren txorietako marrazkien koadernoa sortuko dugu. Bestalde… Gure alboan bizi diren hegaztien bizitzan sakonduko dugu . ¡¡¡Hurbil zaitez, gustatuko zaizu !!! Eman izena Liburutegian Telefonoa: 945353042 e-posta: biblioteca@valdegovia.com

itzuli