Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2016/6/4
Inor baino eztiago

Begoña Diaz de la Presak eta Samuel Etxebarriak Arabako Eztiaren lehen saria irabazi dute; txilarrezko eztia egiten dute Gaubean, zapore handikoa eta krematsua; erlauntzak mila metrotik gora kokatu dituzte, Arkamun. Fresnedan baratzak baino askoz gehiago dagoela frogatu dute Samuel Etxebarria eta Begoña Diaz de la Presa semar-emazteaek. Arabako erlezain onenak Arkamu mendatearen magalean kokatutako Gaubeako herri txiki horretan daudela ebatzi zuen apirilean Arabako Erlezainen ElkarteaK (APIAL). Harro-harro hartu dute biek Arabako Eztiaren txapelketaren lehen saria. "Handia naizen arren, ez dit azalak hartzen", aitortu du Etxebarriak barre-algara eginez. "Jendeak gauza ona ematen diogula esateak ilusio handia egiten digu, ondo lan egitea gustatzen zaigu eta hori aitortzea polita da", gaineratu du Diaz de la Presak. Gaubeatik ere pozten dira. "Gaubeako eztia ez da besteak bezain ezaguna, beti Izkikoaz edo Gorbeiakoaz hitz egiten dute, baina gaur egun haien mailan gaube; iaz, gainera, Osmako beste erlezain batek irabazi zuen txapelketa", kontatu du Etxebarriak. Erlezain asko aurkezten dira urtero APIALek antolatzen duen txapelketara, baina soilik 25 ezti pote sartzen dira laborategiko analisian. Bertan neurtzen dituzte eztiaren osagaiak, errautsak dituen, argizariarekin nahastuta dagoen, hezetasun, azukrea, etab. Hamar soilik pasatzen dira dastaketara. "Edozein tokitan aurkeztu daiteke gure eztia, potea ikusi besterik ez dago jakiteko ez dela edozein ezti", azpimarratu du Etxebarriak. Aurtengo txapeldunek dioten moduan, artisau eztiak orokorrean oso onak dira, baina Fresnedakoaren bereizgarri nagusia, duda izpirik gabe, ingurune naturala da. "Hemen txilarra dago, baina Gorbeiakoarekin alderatuta desberdina da, gurea baxuagoa; bestalde arteek ezaugarri berezia ematen diote eztiari, eta Araban oso artadi gutxi daude, Arkamun bakarrik. Txilarrak eztiari ematen dio berezko kolorea eta testura krematsua. Niretzat onena da", azaldu du Diaz de la Presak ezti potea zabaltzen duen bitartean. Begoñaren eta Samuelen eztiak badu bigarren bereizgarri bat: erlauntzak mendian daudela: "Herritik Land-Rover-ean hiru ordu laurdenean daude, mila metrotik gora, eta bertan loraldia urriagoa da, beraz ezti gutxiago eramaten dut etxera, baina produktibitatea baino kalitatea bermatzen dut". Hamazazpi urtetik gora daramatzan bikotea erleekin lan egiten, eta hasieran Fresnedatik gertu zituzten erlauntz gehienak, baina gero pentsatu zuten hobeto izango zela mendian jartzea, pestizidak eta intsektizidak ekiditzeko. Listor asiatikoaren arazoa: Halaber, Diaz de la Presak esan duenez, hein handi batean bestelako arazoak ekidin dituzte. "Liztor asiatikoa etorri orduko gu jada mendian genituen erlauntzak; beroa gustatzen zaio liztorrari, epeltasuna, ez zaizkio leku garaiak gustatzen eta gure erlauntzak mila metrotik gora daude; Bizkaian eta Gipuzkoan min handiagoa egiten du liztorra, baxuagoa daudelako, Araban ere zabaltzen ari da baina gutxiago". Dena den, bikoteak azpimarratu duenez, dagoeneko toki guztietara hedatzen ari da liztorra: Portugal, Maroko, Asturias, Galizia... "Arazoa guk genuenean gure arazoa zen, orain zabaltzen ari denez guztiona da arazoa", esan du Etxebarriak. Frenedakoa da Begoña eta Ollerietakoa Samuel, bien familien baserrietan erlauntzak izan zituzten, baiana zaletasuna ez da familiatik etorri. "Murgiako lagun batzuek lagunduta hasi ginen, bi erlauntz lortu genituen, eta pilo bat zaletu ginen, gero eta gehiago, hasieran arlauntzak erosten ganituen, eta gero ikasi dugu guk erlauntzak egiten". Orain hamalau erlauntz bakarrik dituzte, beraz ez dira erlezain profesionalak, zaletuak baizik. "Hogeitalau erlauntz dituzun momentutik profesionalera pasatzen zara - esplikatu du Etxebarriak -; guk berriz gure kontsumorako egiten dugu eztia, edo oparitzeko, trukean emateko...Egurra menditik jaisten didanari oparitzen diot, adibidez, edo lagunei". Abuztuan, inguruko bizilagunak eztia gordetzeko eskatzen didate, eta urrian, jasotzen dutenerako, banatuta dute guztia. Mahai gainean dago iazko urrian jasotako uztaren azken potea, koilarez inguratura. Zalearen eta profesionalaren artean dagoen bereizketarekin ez dute bat egiten txapeldunek, izan ere hamalau erlauntz baino gehiago dituzten erlezainek Diputazioaren Ogasunean eta Gizarte Segutantzan alta eman behar dute. "Legea ez dago batere argi, huts legal handia dago. Bere garaian behartu nahi izan ninduten nekazaritzako elikagaien ingustria bezala alta ematera, 14 erlauntz baino gehiago nituelako, -kontatu du Etxebarriak-, eta tratatzen ninduten "La Granja de San Francisco" izango banintz bezala, baina ez diot inori konperentzia egin nahi, hau ez da negozio bat. Kalitatea bermatzearekin, tematuta: Administrazioari begira profesionalak ez dira ere, kalitatezko eztia egiteko profesional askok baino zorrotzago jokatzen dute. Hala, eztia ateratzeko era ontziratzeko aretoa egokitu zuten etxean duela lau urte, eta osasun erregistroa lortu zuten. "Nahiz eta hobby-a izan, gauzak behar bezala egitea gustatzen zaigu; ez zait gustatzen etiketa eramaten ez duen ezti pote bat ikustea; agian gurea baino hobeagoa izango da, baina ez zait gustatzen". erleak abaraskak betetzen joaten diren heinean zentrifugagailu baten antza duen makinan sartzen dituzte, eta eztia ateratzen dute, ondoren argizariaren arrastoak kentzeko iragazkietatik pasa, eta irabiatzen dute. Heltzeko ontzietan aste bat edo bi ezan ostean, banatzen dute eztia. "Oso ona da, ez ditugu abaraskak berotzen, antzina eztia ateratzeko abaraskak berotzen zituzten; beste batzuek prentsak erabiltzen dituzte, baina modu horretan argizaria era eztia nahastu egiten dira". Eztiaren kalitatea bermatzeko orduan, osasun arauak errespetatzearekin batera erleen zaintza eta hautaketa ere garrantzitsuak dira, eta horretan indar haundia jarri dute Samuelek eta Begoñak. 2Erleak eta erlauntzak hautatu behar dira, gaixoberak edo erasokorrak direnak alboratu egiten ditugu, eta erlekume gehiegi egiten dituztenak ere". Kontrola eraman ahal izateko erlauntz bakoitzeri zenbaki bat jartzen diote, eta bakoitzaren ezaugarriak apuntatzen dituzte, paperan: produkzio handia edo txikia duten, nolako erleak diren...eta hoberenak hartzen dituzte. 2Ez da dirudien bezain erraza, hirurehundik gora erlauntz dituen profesional bat ziztu-bizian doa eta ezin du delbora galdu horretan, guk berriz bai, azaldu du Etxebarriak. Aurten negua leuna ezan da, eta erleek ez dute erergia gehiegi gastatu, baina orain loreak behar dira eta hamabi gradutik gorako tenperatura erleak eztia egiten has daitezen. Txapeldunak zain daude. Quejoko erlauntzak, erleak enborretan: Añana Kuadrillan, tradizioz, barrutik hustutako enborrak baliatu izan dira erlauntzeratzeko. Enbor huts horiek zutik nahiz etzanda ipini ohi ziren. Zitikako enbor-arlauntzetatik adibide bat besterik ez da geratzen, baina adibide bikaina eta ikusgarria da: Quejoko erlategian. Erlauntzak talde txikitan banatuta daude eta terraza estuetan kokatuta, mendi malda bateanm 60 pieza inguru daude era antzoki baten itzura du erlategiak. Enborren aurrealdeek erleak sartu eta irteteko zuloak dauzkate era erlauntz bakoitzak, goiko tapaz gainera, bisera babesle bat ere badu, teila arabiarrez egindakoa. Quejoko erlategiaz gainera, guztira 14 erletegi katalogatu zituzten 1998. urtean Añana Kuadrillan; gehienakKuartangon eta Gaubean. Erlauntz horietako asko deseginda daude, abandonatuak izan direlako, edo beste funtzio bat hartu dutelako. Aintzina ia baserri bakoitzak bere erlauntzak zituen. Sarritan, horman enkastratutako enborrak ziren edota eraikinaren egutera aldeko bao txikiren batean ipinita ere. Etnografoen arabera, erleen era baserriaren arteko harremana oso estua zen, erleek zenbait errituran parte hartzen zuten era familiaren beraren parte ziren. Añanako zonaldeari dagokionez, XVII. mendeko albisteetan arlauntzez eta abaraskez hitz egiten da - zehazki 1624. urteko auzi batean Berantevillako adingabe bat bi urterako erbesteratu zuten eztia lapurtzea leporatuta-. Victorino Palacios eta Jose Rodriguez autoreek 1998.urtean idatzi eta Diputazioak argitaratu zuen "Añanako Kuadrillako ondare arkitektonikoa. Elementu txikiak" jasotzen da aipatu informazioa. ALEA, ARABAKO ALDIZKARIA 2016 05-13 OSTIRALA 60 ZENBAKIA, ESTITXU UGARTE, FRESNEDA.

itzuli