Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2013/5/31
GR 282, ARTZAINTZAREN NATURBIDEA. 9. ETAPA. ESPEJO-LANGRAIZ OKA

Etapak Olvedo mendia zeharkatzen du, eta hortik gora egiten du Karkamu mendilerro izugarriraino. Honek bere babespean ditu Lakozmonte ibarra eta bertako makina bat herri. Gailur-ilarra marraztuz, Kuartango ibarraren gaineko larre soilen eta pendiz gailenen artean, Tetxako haitzartera jeitsiko gara, eta hortik Badaia Mendilerrora, Langraiz Oka bere oinean duela. 1.- 0Km, ESPEJO. Bidea Espejotik abiatzen da, jauretxe armarridunen artean, XIV. mendetik XVII.era bidetartekoak. Aurrera eginez, Villamadernen sartuko gara, eta bertan San Millan elizako kanpai-horma nabarmentzen da. 2.- 7Km, GINEA. Baratzeetan barrena joanda bidea saihestuz, Gineako gune tenplariora iritsiko gara, eta hortik Karkamu mendilerroaren hegi malkartsua igoko dugu oso txukunduta dagoen kareharrizko bide batean gora. 3.- 13,6Km, BARRONGO OTSO ZULOA. Barrongo harrizko egitura horrek mendeetan zehar otsoak uxaldian harrapatzeko antzina erabiltzen zen herri-arkitekturaren berri ematen digu, eta agerian uzten du eremuan gizakiaren eta otsoaren arteko liskar historikoak. 4.- 26,4Km, MORILLAS-SUBILLA MORILLAS. Azkar batean jaitsiko gara birgaitutako pista batetik. Karkamu mendilerrotik Badaia mendilerrora joango gara, Tetxako haitzartean barrena, Morillas eta Subijana Morillas artean, Badaia ibaiek zizelkatutako erreka-zulo sakona itzuriz. 5-. 34,4Km, LANGRAIZ OKA. Mandaitatik, Iruña Okako natura-bidea hartuko dugu Olabattitik. Bideak aurrera egiten du udalerri-buru den Langraizeraino, albo banatan harrizko hormak dituela, eta arte zaharren itzalpean. Ordutegia: 11ordu 42 minutu. Igoera malda: 1495m. Jaitsierako malda: 1503m. Distantzia hirontala: 34,38akam. Ibilbide mota: zeharkaldia. Informazioa eta trackak eskuratzeko: www.alava.net

itzuli