Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2013/5/31
GR 282, ARTZAINTZAREN NATURBIDEA. 8. ETAPA. SAN MILLAN DE SAN ZADORNIL, ESPEJO

Gaztelako konderri zaharra eraiki zen ibar eta mendi hurrenkera pribilegiatua zeharkatuko dugu. Eskualde atlantiko eta mediterraneoen artean, Valpuesta herria dugu. Bertako kartularioak, XII. mendekoak, gaztelaniazko hitzekin idatzitako lehen dokumentutzat jotzen dira. Dagoeneko Araban, Espejoraino doan bidean Uribarri Gaubea, Baronatarren dorre-jauregia eta labore-mosaiko bat ikusiko ditugu. 1.- 0Km, SAN MILLAN DE SAN ZADORNIL, BU-553 errepidea gurutzatuta, Terreros (932m) mendipean Valpuestarantz doan bide zaharrean sartuko gara, arte, haritz eta zereal-soroen artean. 2.- 2,4Km, VALPUESTA. Herriko oinetxeetatik Santa Maria kolegio-eliza zoragarria nabarmentzen da, Valpuestako garai bateko gotzain-hirien oinordea. Kolegio-elizako kartularioak, XII. mendekoak, gaztelaniaz idatzitako lehen dokumentuak dira; hortaz, leku hori gaztelania-erromantze primitiboaren sehaska dela esan daiteke.3.- 5,8Km, URIBARRI GAUBEA. Uribarri Gaubeako herrigunera doan bidetik jaitsiko gara, ipuru sakabanatu, pinu eta arteak lagun ditugula. Gaubea ibaiaren bistak zoragarriak dira, paisaia ikusgarria, historia eta natura tartekatuta eta aberastasun historiko eta artistiko handia. 4.- 9,2Km, BARONATARREN DORRETXEA. Pista zabaletan barrena, Baronatarren Dorretxera iritsiko gara; eraikin lerdena, nekazaritza-lautada zabalean gailenduz. Jauregia eta dorrea dituen harlanduzko multzo historiko hori Arabako XIV. mendeko arkitektura militarraren eredurik hobekien zaindua da. 5.- 14,1Km, ESPEJO. Añanatik ateratako gatza goraipatzeko erabiltzen ziren bideek Espejoraino eramandgo gaituzte; garai betean Vindeleia (Larrazubi) eta Flaviobriga (Bilbo) lotzen zituen erromatar bideko iraganbidea. Ordutegia: 4 ordu 26 minutu. Igoerako malda: 411m. Jaitsierako malda: 497m. Distantzia horizontala: 14,07Km. Ibilbide-mota: zeharkaldia. Informazioa eta trackak eskuratzeko: www.alava.net

itzuli