Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2013/5/31
GR-282, ARTZAINTZA NATURBIDEA. 7.ETAPA. BOVEDA - SAN MILLAN DE SAN ZADORNIL

Valderejoko Parke Naturala zeharkatuko dugu, ia hutsik dagoen eta gainaldean amilburu harkaiztsu zuriak dituzten mendi-hegi aldapatsuz inguraturik dagoen haran zabal eta berdea. Lalastratik aurrera eginda, bidea Puron ibaiaren haitzartean sartzen da. Aurrez aurre izango ditugu ur-jauzi ederrak eta bide-meharguneak. Obarenes mendien Parke Naturalara iritsi aurretik, Burgosko lurretan. 1.- 0Km. BOVEDA. Pilotalekuaren ondoan, herrigunetik aterako gara, eta pinudi pikoan sartzen den nekazari-pistan barrena, Sierra Atakara iritsiko gara, Recuenco (1.240m) eta Arrayuelas (1.128m) mendien tartean. Bertatik, Valderejo harana eta Gaubea ikusiko ditugu, alde banatan. 2.- 6,4Km. LALASTRA. Herri txiki eta bakandu horretara heltzeko errepide bakarra dago. Herria guztiz egokituta dago. Heeria guztiz egokituta dago. Parketxeaz gain, interpretazio eta informazio-zentroak ere baditugu. 3.- 10,3Km. RIBERA. Purón ibaiaz gainaldean doan erriberako bide polita. Mendi-hegiak bertikalagoak bihurtzen diren tarte horretan dagoen herri hustu batera iritsiko gara; bidea harkaitz-horman sartzen da. San Esteban elizak eta horren Erdi Aroko margoek bista aberasten dute. 4.- 12Km. PURON IBAIAREN HAITZARTEA. Arcenako mendilerroa osatzen dute kareharrizko, tuparrizko eta tobazko haitzarte zabal hori, urak landua, zeharkatuko dugu ur-jauzi eta meharguneen artean. Hortik Santa Anaren pean gora doan bidezidor pikoa hartuko dugu, Burgosko lurretan. 5.- 13,5Km. OBARENES MENDIAK. Gaztelako konderri zaharra eraiki zen ibai eta mendi hurrenkera pribilegiatua zeharkatuko dugu, pinuz inguraturiko pista zabaletan barrena. Lurralde latz eta malkartsu horrek bera baitan hartzen ditu Villafría eta San Zadornil edo San Zadornil Erdi Aroko herri txiki eta ezkutuak. Ordutegia: 8ordu 44minutu. Igoerako malda: 1295m. Jaitsierako malda: 1401m. Distantzia orizontala: 23,85Km. Ibilbide mota: zeharkaldia. Informazio eta trackak eskuratzeko: www.alava.net

itzuli