Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2013/1/10
VALDEREJO-AÑANA ZENTROA

Euskadiko hiriburutik, hau da, Gasteiztik 30Km-ra eta Bilbotik 60 Km-ra kokatuta dagoen Valderejo-Añana BTT zentroak Angosto kanpinean du harrera-puntua. Gaubearen bihotzean. Ondo bereizitako bi paisaia-eremu ezagutuko dituzu. Alde batetik, mendebaldeko bailarak eta, bestetik lautada. Iruña Okatik agertuko gara bertara. Klimari dagokionez Kantauri itsasoaren eragina jasotzen dugu iparraldetik eta hegoaldetik, berriz, Mediterraniokoa; beraz, Kantauri barrualdeko klima gisa defini daiteke. Horri horrela, orografia apartekoa da, elkarren artean independenteak diren haranek osatzen baitute. Valderejo-Añanako BTT zentroak zailtasun maila desberdinetako 7 ibilbide eskaintzen ditu; horien artean daude Sobron Garaiko 24 kilometroko ibilbidea eta errazenak diren Espejoko eta Angostoko ibilbideak. ORDUTEGIA: Otsailaren 15tik Abenduaren 15era. HARRERA PUNTUAREN SERBITZUAK: 1.- Bizikleten alokatu: Harrera puntuko ordutegi berdina, 8€/20€ eguneko, ohiko eta elektriko bizikletak. 2.- GPS eta materiala alokatzeko aukera: 6 GPS Garmin Legend HCx, 15 € egunean + 30 € fidantza. Bizikleten garbitzeko tokiak: dohan. Dutxak eta aldagelak: 2 €. BESTE SERBITZU BATZUK: Informazio eta sustapen puntuak, taberna-jatetxea, tailer mekanikoa, denda, botikina, ur berodun igerilekua, sauna, masajea (hitzordua eskatuta). 7 IBILALDIAK: 1.- ESPEJO IBILBIDEA. DISTANTZIA: 8,9Km. DESNIBEL: 46m. DENBORA: 1:00. Oso Erraza. Abiapuntua eta helmuga: Angostoko harrera-puntua, Angostoko Kanpina. Ibilbide ezaguna eta erraza. Bizikletak alokatzeko, dutxatzeko edo, besteak beste, bizikletak garbitzeko aukera eskaintzen duen Angostoko harrera-puntutik abiatuta, ibilbideak hurrengo herrira eramango gaitu, Espejora, hain zuzen. Bertako atsedenlekuan etenaldia egin ahal izango dugu. Ibilbidea asfaltatutako pistatik igarotzen da eta ia ez du maldarik. 2.- ANGOSTO IBILBIDEA. DISTANTZIA: 5,7Km. DESNIBEL: 66m. DENBORA: 0:45. Oso Erraza. Abiapuntua eta helmuga: Angostoko harrera-puntua. Angostoko kanpina. 1. ibilbidearen antzera, 2. ibilbidea ere maila guztietarako egokia den ibiltzeko moduko bide errazetik igarotzen da. Ibilbideak Angostoko komentura eta Varonatarren dorretxera hurbilduko gaitu eta bertan atseden hartu eta bisitaz gozatu ahal izango dugu. 3.- GAUBEA IBILBIDEA. DISTANTZIA: 12,6 Km. DESNIBEL 144m. DENBORA: 1:30. Erraza. Abiapuntua eta helmuga: Angostoko harrera-puntua. Angostoko kanpina. Ibilbide erraza, ia aldaparik gabekoa eta oso atsegina. Ezin hobea famili giroan eta lagun taldean BTT praktikatzen hasi nahi dutenentzat. 2. ibilbidean bezala, Varonatarren dorretxetik pasatuko gara. Amaierako zatian, errepidera heltzean (A-2622), arretaz jokatzea gomendatzen da. 4.- ARREO IBILBIDEA. DISTANTZIA: 10,6Km. DESNIBEL: 220m. DENBORA: 1:15. Erraza. Abiapuntua eta helmuga: Gesaltza Añanako informazio-puntua. BTT praktikatzen hasteko aparteko ibilbidea. Gatz Haraneko ustiategi harrigarri eta landuen bestelako ikuspegia eskainiko digu. Zementuzko pistan zeharreko hasiera labur, baina gogorrak Gatz Haranaren lehen ikuspegia eskainiko digu. Lur eta asfaltozko bide eta bidezidorrek Meategi gainera hurbiltzea eta hura ingurutzea ahalbidetuko digute. Hor bisitatu beharrekoa da Caicedo-Yuso lakua (joan-etorriko lotura txikia), ibilbidea amaitzean, hartu denbora eta erlaxa zaitez gatzagetako apatxak garbitzeko putzuan. 7.- LAS SALINAS IBILBIDEA. DISTANTZIA: 27,9Km. DESNIBEL: 738m. DENBORA: 3:30. Zaila. Helmuga eta abiapuntua: Gesaltza Añanako informazio-puntua. Ibilbide zirkularra da eta zailtasunik handiena hasieran topatuko dugu, Cantoblanco mendia inguratzean. Ondoren, Barrondik Espejora jaitsiko gara, betiere, asfalto eta pista solteko lur erosotik, eta garaiera irabaziko dugu pixkanaka, berriro ere Gesaltza Añanara iritsi arte. Gatz Haranaren inguruan bira emada osatuko dugu ibilbidea eta, nola ez, denbora-tartea hartuko dugu gatzagetako apatxak garbitzeko putzuan erlaxatzeko. Ibilbidea 5. ibilbidearekin lotuta luzatu daiteke. 10.- SIERRA DE ARCENA IBILBIDEA. 31,5Km. DESNIBEL: 669m. DENBORA: 4:00. Abiaptuntua eta helmuga: Angostoko harrera-puntua. Angostoko Kanpina. Valderejoko Parke Naturalera hurbilduko diguten 31,5 Km. Hiru zatitan banatutako ibilbidea; lehen zati arinak Uribarri Gaubeara gerturatuko gaitu eta motorra berotu ahal izango dugu bigarren zatiari ekiteko; honek aldapa gehiago izango du eta iparraldeko isurialdetik Barrio herriak babestutako haran ederrean murgilduko gara, Mota, Canto Pero, Bachicabo eta Los Castros mendien artean. Garaiera ertainean jarraituko dugu Bachicaboraino eta han freskatu eta urez hornituko gara berritutako iturrian Espejoraino jaitsi eta azken zatia 1. ibilbidetik egingo dugu. Ibilbidea euri-garaian ez egitea gomendatzen da. Zaila. 11.- SOBRON ALTO IBILBIDEA. DISTANTZIA: 24,3Km. DESNIBEL: 1.068. DENBORA 3:00. Oso Zaila. Abiapuntua eta helmuga: Sobrongo informazio-puntua. Euskadiko BTT zentro honetako ibilbiderik gogorrena eta konplexuena da. Kokatuta gauden ingurune malkartsu eta ederrak gainditu beharreko zailtasunen berri eramango digu. Sobron Garai ingurura igo eta Mota eta Canto Pero mendien arteko lepoa igaro arteko pista soltea izango dira eguneko zatirik gogorrenak. Gora eta behera 10. ibilbidearekin bat egin arte eta hori jarraituko dugu Bachicaboraino. Hainbat igarobide (hasituak) zeharkatu eta jaitsiera teknikoaren ostean, Ebro ibaiaren ikuspegi bikainaz eta Sobron inguruaz gozatuko dugu.

itzuli