Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2012/10/29
HAITZULO ARTIFIZIALEN IBILBIDEA

HAITZULO ARTIFIZIALAK: Eremutarrek harri bigun ugariko lekuak aukeratzen zituzten, errezago lantzen zituztelako aintzinako tresnak ziren opaitzurren bidez. Haitzulo artifizialak euren bizilekua, gurtza-lekua eta hildakoak ehorzteko lekua ziren. Guzti-guztia haitzean industen zuten: leiho zein ateetarako zuloan, mentsulak, nitxoak eta hilobiak. EREMUTARRAK: Duela milatik gora urte hasi ziren haitzulo artifizialak ejraikitzen, eta oso ohikoak ziren penintsularen iparraldean, Ebro arroan, batez ere. Antza denez, eremutarrak, bakar-bakarrik bizi ziren kristauak, iritsi zirenean ezarri zen joera hori. Fraide edo erlijioso horiek penitentziadun kontenplazio-biziera zeramaten, erabateko askatasunean Jaungoikoa bilatu nahian. Kristau horiek, hain zuzen ere, leku urrunetara joaten ziren bakardade bila, eta babesleku harkaiztsuetan eraikitzen zituzten euren bizilekuak. Horrela, bada, haitzulo artifizialak sortzen zituzten. Araban bertan, haitzulo artifizial ugari daude Gaubean, Arabako Mendietan eta Burgosko Trebiñoko kokagunean. DENBORAN ZEHAR EGINDAKO BIDAIA... Ibilbide honek Arabako Gaubeako udalerriko Valparaisoko San Martinen, Corron, Pinedon eta Tobillasen dauden haitzulo artifizialak zeharkatzen ditu. GR 1-Ibilbide Historikoak haitzuloetara garamatzaten zenbait osteratxo egiteko aukera eskainiko digu. Araban, ehunetik gora haitzulo artifizial daude, eta VII-VIII. mendeetatik aurrera, garaiko ofiziala ez beste erlijiotasun bat bizitzeko leku moduan indusi zituzten. VALPARAISOKO SAN MARTIN: Gaur egun, Valparaisoko San Martin balio naturalistiko handiko kokalekua da, eta honako hauxe nabarmendu baharra dago bertan: - Kareharrizko azaleramendu ikusgarriak eta horma ezin bertikalagoak. Izan ere, hegazti harraparien biziguneak dira, eta eskaladarako ere erabiltzen dira. - Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen San Martin erreka. - Paisaia bera beti-beti berdez tindatzen duten pinudi gorriak (Pinus sylvestris) eta artadiak (Quercus ilex ssp rotundifolia). Valparaisoko San Martineko sakaneko haitzetan, babeslekuak eta haitzuloak ez ezik, Erdi Aroko monasterioen ustezko aztarnak ere badaude ikusgai. 919. urtean, monasterio hori zegoen bertan, eta XII. mendera arte egon zen zutik. Harkaitzen oinaldean, gainera, haitzetan indusitako zenbait hilobi-multzo. PINEDO: Santiagoko Haitzean, 660 metroko altitudean, kareharrizko haitzetan, VI-VII. mendeetan bi altuerako haitzuloa eraiki zuten babesleku harritsuaren alboan. Goiko aldean, hutsune hori egurasteko zuloaren ondoan, ageriko bi hilobi daude ikusgai. Era berean, beste hiru hilobi ere badaude babesleku harkaitztsuaren beheko aldean. Antropomorfoak dira, euren egitura giza formara egokitzen zen-eta. Hona hemen hilobiak eraikitzeko eman beharreko urratsak: 1. Gunea atontzeko asmoz, harria lautu eta hilobiaren silueta marrazten zuten. 2. Estalkia txertatzeko gunea hustu eta behar besteko sakonera lortu arte industen zuten. 3. Hildakoak hil-ohialaz estalita lurperatzen zituzten, eta hilobia estalzeko lauza edo lauzak jartzen zituzten. CORRO: Gainetan, 680 metroko altitudean, Mairuen haitzulo artifizialak eraiki ziren harkaitz harritsuaren babespean. Haitzulo horiek leku helezinean zeuden kokatuta Corroko kanpoko aldean, eta zenbait erabilera izan zituzten urteen joan-etorrian. VI-XII. mendeetan, erretiroan eta bakardadean hobezintasun kristauaren bila zebiltzan eremutarrentzako bizilekua, tenplu eta ehorzlekua izan ziren. VII. mendearen amaieran nekazaritza garatu zenean eta kristautasuna eremu horietaraino hedatu zenean, nakazariak handik hurbil finkatu ziren. Inguruko biztanleen esanetan, XIX. mendearen hasieran, saltzaile ibiltari bat finkatu zen bertan. Haitzuloa eraldatu eta biltegia jarri zuen. Erabilera berriena nekazaritzarena izan da, ordea. TOBILLAS: Tobillasen, haitzulo artifizialak ikusteko osteratxoa eramango dugu, eta, horrez gain, San Roman eliza ere bisitatuko dugu, Euskadiko tenplu antzinakoenetakoa da-eta. 828. urtean, Abito abadeak San Roman eliza sortu zuen monasterio moduan. Hain zuzen ere, musulmanek penintsularen gaineratikoan eragindako presiotik ihesi iritsi zen bertara. Jende-taldearekin etorri zen inguruan finkatzeko asmoz, eta honako hauxe ekarri zuen: 24 idi-pare, 100 behi, 80 behor, 20 zaldi eta mando, 500 ardi eta 24 meza-liburu. Erabateko kapitala zen garai hartarako. GR1- Bidezidor Historiko luzeak Mediterraneoa eta Atantikoa lortzen ditu antzinako bidean zehar. Hegoaldean, Araba bera zeharkatuko du ekialdetik mendebaldera, eta, Gaubean bertan. Haitzulo Artifizialen Ibilbideko zenbait kokalekutara hurbilduko gaitu. Era berean, GR1 ibilbideak Gesaltza bera ere zeharkatuko du. Varonatarren dorretik hurbil eta Valpuestako kolegiata zaharraren ondotik.

itzuli