Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2012/10/23
VALDEREJOKO PARKE NATURALEKO 9 IBILBIDEAK

1.- PURON ZIDORRA (HAIZPITARTEA). Lalastratik Puronen haizpitartera. Distantzia: 5,2Km. Denbora: ordu 1 eta 30 min. Zailtasuna: Ertaina. Lalastratik Interpretazio Zentroaren aurrez aurre dagoen seinaleztatutako bidea hartzen da, eta heskai, pinudi eta horma zaharren artetik ibiltzen da. Handik gutxira, ia parke osoa ikusten da, eta panel interesgarri batek paisaiaren transformazioaren berri ematen du. Elorri triska eta ipuru artean poliki jaisten hasten da. Eskuinetara, pinu gorrien pinudiak eta pagadiak. Bidegurutze batean, ezkerretara Portilla zidorrarekiko lotura irteten da, eskuinetik pinuditik segitzen da bidea gurutzatzen duen Polledo latsa aurkitu arte. Egurrezko lehengo atea igaro eta pinudiaren ordez arteak ageri dira. Sakan sakonaren sakonean jada Puron ibaia entzuten da, berehala bidearen paralelo joango dena, pago handiz inguratuta. Aiurri egoeran dagoen Ribera herriko eliza ageri da harkaitzaren gainean. Herrira sartuta, non astialdi gune bat eta iturri bat dauden, zubia gurutzatu eta landa handi bat eta zenbait ate zeharkatu ondoren, pinu, ezkametz, ur garbi eta ur jauzien artetik jaisten da, Valderejo Burgoseko Tobalina bailararekin lotzen duten 500 bat metroko luzerako haizpitarte esturantza. Haizpitartetik irten eta gutxira, Santa Ana zidorrarekin batzen den bidegurutze seinaleztatua dago. Aurrez aurreko bideari segituz gero, Burgoseko Herran herrira heltzea dago 2.- LA SIERRA ZIDORRA. La Sierrako mendatetik San Lorentzo baselizaraino. Distantzia: 9,4Km. Denbora: 3 ordu 30 min . Boveda zidorraren amaieran hasten da, La Sierrako mendatearen gainean. Bidea harkaitzen artetik doa, lore desberdin ugari han-hemenka barreiatuta ikusten delarik. Geroago pagadi batean sartzen da eta, behin zeharkatu ondoren, ezkerretara Lahoz herria eta sakonean Recuenco gailurra ageri dira. Ezkerretara gurutze bat uzten da, eta horrela Lerongo mendateko muinora heltzen da. Altitude hauetan txilarra da landare nagusia. Hemendik bailarara jaistea dago, Leron zidorretik, edo bestela Recuencora igo daiteke. Ebakia inguratuz, zidorrari pago eta pinu txikien artetik segituz Barreron mendatera heltzen da, non Puron-Coronas zidorrarekin lotu eta Lahozerantz jaisteko aukera degoen. Aurrez aurre segitu eta sakonean San Lorentzo baseliza eta Vallegrull mendia ageri dira. Bidegurutze batera heltzen da. Hemendik Vallegrullera igo daiteke, edo San Lorentzo zidorretik Villamardonesera jaitsi 3.- PURON-CORONAS ZIDORRA. Lahozetik Barreron mendateraino. Distantzia: 5,6Km. Denbora: ordu 1 eta 15 min. Zailtasuna: ertaina. Lalastratik Lahozera gerturatu behar da, handik abiatzen baita zidorra. Herria ezkerretara utzita, lehenengo metalezko barrera bat zeharkatu behar da, eta handik metro gutxi batzuetara Puron ibaia zeharkatzen da. Bidearen bi aldeetan oso landaredi oparoa hazten da. Berehala lezkak hazten diren istilera heltzen da. Handik gutxira eskuinetara pista bat uzten da eta, aurrez aurre, Puronen paralelo Barreron mendatean La Sierra zidorrera daraman lotura irteten da. Ezkerretara hartu eta Coronas mendateraino igotzen garen bitartean, ageri zaigun panorama zoragarria da, Vallegrulleko kareharrizko hormatzarrak (ezkerretara), Recuencotik Arrayuelaseakoak (eskuinetara), eta bailara zabala non Lahoz eta Lalastra herriak bereizten ditugun. ALTERNATIBAK: Coronas mendatean La Sierrako zidorra eskuinetara segitu eta Barreron Puron ibaitik gertu beti berriro Puron-Coronas zidorrera eta hortik Lahoz herrira eramango gaituen lotura hartuko dugu 4.- LERON ZIDORRA. Lahozetik Lerongo mendatera. Distantzia: 2,2Km. Denbora: ordu 1. Zailtasuna: ertaina-baxua. Lahoztik irtenda, herriaren eskuinetara jotzen duen pista hartzen da, horrela Paules bailaran barneratuz. Handik metro gutxira ur istila gainditzen da, hasia saihesten da eta lats bateraino heltzen da. Latsa zeharkatu behar da, ondoren ezkerretara dagoen finka baten mugari jarraitzeko. Bidea, aurrerago, ezkerretara, larredi batek mugatuko du, eta eskuinetara, elorri eta arrosadiz estalitako ezponda batek. Pinu gorriko baso baten behealdetik joaten da, metalezko ate bat zeharkatuz, eta pixkana Lerongo mendatera igotzen hasten da. Poliki-poliki pagadi itzaltsu eta iluna pinudiari lekua irabaziz doa. Altitudea hartu ahala, basoa argituz doa. Behin Lerongo mendatera helduta, Recuenco gailurraren soslai bikaina ikus daiteke (1.240 m), berteraino igotzea ere badagoelarik. Hemendik bailararen sai arreak habiak jartzen dituen alde gorenetan nagusi diren harkaizti ederrak ikusten dira. Eskuinetara segitzea ere badago. La Sierrako zidorretik, Lalastrara joateko 5.- BOVEDA ZIDORRA. Lalastratik La Sierra mendatera. Distantzia: 1,6Km. Denbora: 40 min. Zailtasuna: baxua. Lalastratik irteten da, San Zadornilerainoko errepitetik. 200 bat metrora, Gurutzeria zehar bat dagoen tokian, elorri zuru, gereziondo, arrosadi, astigarrez eta abarrek eratzen duten eta bertoko basoko bizitzarako oso garrantzitsua den heskai naturalak inguratzen duen ezkerreko pista hartu behar da. Pista igotzen hasten da, bi alboetan zereal soroak utzita. Aldapa gogortzen denean, pinu gorriko pinudian berneratzen da, lehenengo eskuinetara biratuz eta gero ezkerretara, azkeneko bihurgune horretan eskuinetara pinudian sartzen den pista bat lagata. Landareen artean artea ageri da, pixkana pinu gorria ordeztuz doana. Pistari segituz, La Sierrako mendate gainera heltzen da (1.100 metro), nondik Parkearen multzoaren eta Valderejoren paralelo dagoen eta Boveda herria dagoen bailararen ikuspegi bikainak ikusten diren. Behin gainean, eskuinetara dagoen pistari segituz Arrayuelaz mendira ere igo daiteke (1.116 m). Era berean, mendatetik ezkerretara jota, La Sierra zidorrarekin lotzen da. 6.- SAN LORENTZO ZIDORRA. Villamardonesetik San Lorentzo baselizara. Distantzia: 2,6Km. Denbora: ordu 1. Zailtasuna: ertaina-baxua. Lalastratik errepide zaharretik hutsik utzitako Villamardones herrira heltzen da. Aiurritan dagoen elizaren aurrean dagoen hagin eder bat malda leuneko zidorra hartzeko erreferntzia da. Eskuinetarantz, pinu gorriko eta pago ale ederreko baso batean barneratzen da, eta magaletik joanez, pixkana, baselizaraino heltzen da. Heldu zarela jakingo duzu harkaiztien hertzean dagoen neurriz kanpoko metalezko gurutzea aurkitzean. Hortik bailararen lautadaren, Boveda eta Gaubeako mendilerroetako harkaiztien ikuspegi panoramiko zoragarriak zabaltzen dira. San Lorentzo baselizatik Vallegrull zidorrarekin lotzea dago, edo bestela, Riberara jaitsi edo Vallegrullen tontorrera igo. La sierra zidorrarekin ere lot daiteke. ALTERNATIBAK: Ezkerretarantz segitzen da, baselizatik, larredi, tamaina txikiko pinu eta ipuruen artean, eta "El Cubo" izenez ezagutzen den eremuraino jaisten da, nondik zidor batetik 100 metro joanez gero, Vallegrulleko harkaitzen ikuspegi ederrak eskaitzen dituen hegazti behatoki bateraino heltzea dagoen. Istiletik ipurudi batetik jaisten jarraitzen da, ezkerretara horma bat lagata, eta bidea pagadi batean barneratzen da. Ezkerretarako bihurgune baten ostean, eremu garbi batera heltzen da, ondoren berriro pago eta hurritzen artean sartzeko eta Villamardoneseko haginean agertzeko 7.- VALLEGRULLEKO ZIDORRA. Riberatik Vallegrullera. Distantzia: 5,2 Km. Denbora: ordu 1 eta 30 min. Zailtasuna: ertaina. Zidor hau hutsik utzitako Ribera herrian hasten da. Behin herria zeharkatuta, zidorra eskuinetarantz doan pista batetik abiatzen da. Larredi batzuk igaro ondoren, pista pinudi eder batean sartu eta pixkana altuera hartuz doa. Pinu gorrien ondoan pago ale bikainak ikusten dira. Aurrera joan ahala, ezkerretara Vallegrull mendiaren ipar-ekialdeko magalean dagoen harresi handia uzten da. Harkaizti hauetan sai arrek habiak egiten dituzte. Igoera, beti pinudiaren barruan, oso pikoa ez den aldapatik egiten da, eta horrela La Sierra zidorrera heltzen da. Hemendik San Lorenrzo baselizaraino joatea dago, eskuinetara doan zidorra hartuta. Handik hutsik utzitako beste herri batera, Villamardonesera jaistea dago, ondoren Lalastrara joan eta Puron zidorretik Riberara itzultzeko. Vallegrullera igotzeko ezkerretara jo behar da, eta pinu gorriaren ale eder batzuen ondotik, gailurrerako igoerari ekiten zaio. Igoera gogor samarraren ostean, gailurreko tontorrera heltzen da. Ezkerretara jo eta paseo labur eta leunaren ostean, alde batera zein bestera ikusten diren panoramika ederrez gozatuz, Vallegrulleko gailurrera heltzen da (1.226 m). 8.- PORTILLA ZIDORRA. Lalastratik Riberara Portilla Zelaietatik. Distantzia: 6,6 Km. Denbora: ordu 1 eta 30 min. Zailtasuna: baxua. Ibilbidea Lalastran hasten da, Interpretazio Zentroaren aurrez aurre seinaleztatuta dagoen bidea hartuta, eta metalezko hesi bat zeharkatu eta berehala, ezkerretara jotzen da, pinu artean pixkana gora eginez. Beste hesi bat zeharkatu ondoren, landaredia aldatzen da, orain ipuruak ageri dira bide inguruan. 30-45 minutura Portilla zelaiak daude, non jada arteak ikusten hasten diren. Eskuinetara Puron zidorrera jaisten den lotura uzten da eta Lalastrara ibaiaren bideari segituz bidegutze batera heltzen da, ezkerrekoa hartu behar da pinu eta pago artetik jaitsita, beste bidegurutze batera heldu eta handik eskuinetarantz jaisten hasten da. Istil txiki baten ostean, ezkerretara hartu behar den bidegurutzera heltzen da. Hesi bat zeharkatu eta Ribera bailararen eta Santa Ana harkaitzaren ikuspegi ederrak daude. Landaredian, orain, arteak dira nagusi, pinu eta ezkametz batzuekin. Beste alanbre hesi bat igaro behar da, ezkerretara, eta jaisten jarraitzen da, larretatik, hariteria elektriko baten azpitik igarota. Azkenean Riberara heltzen da. 9.- SANTA ANA BIDEZIDORRA. Riberatik Purongo haizpitartera Santa Anatik. Distantzia: 3,6Km. Denbora: ordu 1. Zailtasuna: ertaina-baxua. Riberatik irteten da, garai batean Villafriara zeraman errepidetik. 500 mat metrora, tentsio altuko kable batzuen parean, eskuineko bidea hartzen da. Larre bat zeharkatzen da, makal batzuetaraino, eta handik Ampo latsa gurutzatzen da. Elorri beltz eta elorri zurien arteko bide batetik igo eta alanbre hasi bat zeharkatu ondoren, aurrerantz segitzen da, ezkameztien artetik, larre bateraino. Egoera txarrean dagoen pista batera heldu eta ezkerretara metro batzuk segitu behar da, eskuinetara dagoen zidorretik jarraitzeko, alanbre hesi baten paralelo. Hasi eta 30 mat minutura, Santa Ana mendi-muinora haltzen da. Mendi-muinotik gailurrera (1.42 m) iristea dago (15 minutu). Hemen jaisten hasten da, arte eta azeri-mahats artean, Purongo hazpitarteraino. Alanbre hesi batetik igaro ondoren, bidea eskuinetara segitu behar da, gurbitz, arte, gogortxuen artean, eta jaitsieraren amaieran iristen den haizpitartearen ikuspegi ederrez gozatzen. Behin haizpitartean, Purongo zidorretik segitzen da Riberaraino eta Herraneraino jaistea dago.

itzuli