Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2012/9/13
GR1 BÓVEDA-LOSA IBAIA (Araba-Burgos loturako etapa)

Bidezidor historikoak Arabako lurretatik egiten duen bidaia La Horca mendatean amaitzen da. Hortik aurrera bidaiak Burgoseko lurretan zehar jarraituko du. Ibilbideak pinuz betetako basoen eta pagodien orbanen artean egiten du, mendateko belardi garaietara heldu arte. Handik Losa ibairantz jaisten da. BOVEDA: Arabako azken herria atzean utziko dugu Omecillo ibaia zeharkatuz eta eskuinera biratuz. Berehala kalea landa bide bihurtuko da eta larre itxurako belardi batean amaituko da. Bertan, bidexka batek gora egiten du alanbrezko hesi baten ondotik pagadira arte eta han bide perpendikular hobe batekin lotzen da. ITURRIA: Bidexka pagaditik pista batera ateratzen da iturri-aska baten ondoan. Pista horretatik zuzen jarraituko dugu pinuz inguratutako zelai baterantz eta, han eskuinean dagoen beste pista batean biratuko dugu, ibarbide batetik sakan baten hondoraino jaisteko. SAKANA: Ataka bat salto egingo dugu eta ezkerrean dagoen landa bide batekin bat egingo dugu. Bideak soro bat inguratzen du eta errepidean amaitzen da. BIDEXKA: Errepidean amaitu baino zenbait metro lehenago, ezkerra joko dugu lursailen artean doan bide belartso batetik. Lursailak amaitzen direnean bidexkak mendatearen isurialdetik gora egiten du, sakabanatuta dauden sasien eta zuhaitzen artean. Une batean bidexkak errepidearekin topo egiten du, beraz, belardira itzuliko gara mendoitzaren harrizko hormaren beste aldera pasatuz eta lurrazal irekitik igotzen jarraituko dugu, La Horca mendatera eramango gaituzten gurpin-arrastoetara arte. Horixe da Burgos eta Arabaren arteko muga. LA HORCA MENDATEA: Erreidean gaude, beraz, Losa ibaira (Burgos) heltzeko asfaltorik behera egingo dugu eta bidezidorraren jaitsiera topatuko dugu, herri horretara eramango gaituena hain zuzen. LOSA IBAIA: Jerea ibaia zeharkatu. Iraupena 3 ordu. Igo beharreko malda 343,5m. Jeitsi beharreko malda 405,9m. Distantzia 10,5Km.

itzuli