Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2012/9/12
GR1 15. ETAPA URIBARRI GAUBEA-BOVEDA

Bidexkak aurrera egiten du Omecillo ibaiaren ibilerarekin batera, haitzetako eta mendilerroetako basabide eta bidexka menditarretatik, hala nola, Garria eta Arrañuelas, modu bertebralean haranaren gainean tente dagoena. Bi herrixka txiki, Burgoseko Valpuesta eta Arabako Tobillas hain zuzen, erdi aroko distiraren erakusgarri dira, bertako etxe eta eraikin monumentalei esker. URIBARRI GAUBEA: Iturritik Angulotarren jauregirantz igotzen den kaletik irtengo gara. Amaieran pista bihurtzen da baina metro gutxira atzean utziko dugu eta ezkerrean dagoen bidexka batetik jarraituko dugu San Martin erreka zeharkatuz, mendi gailurren lerrotik igotzen den psita batera ateratzeko. BIDEGURUTZEA: Gorenera iritsiko gara eta pisten bidegutzean eskuinera biratu eta artaditik zehar aurrera egingo dugu, hegal erdian, Omecillo ibaiaren gaineko, Gobea haitzaren eta Arcena mendilerroaren ikuspegi zoragarriekin batera. Gurendesera heltzeko bidea alde batera utziko dugu eta pista aurrerago amaituko da, itxitura batean. Orduan, bidexkatik behera joko dugu Valpuestarantz, Mioma haranaren hondoan ikus daitekeena. VALPUESTA: Plazak oso monumentu multzo interesgarria osatzen du, bertan Valpuestako Santa Maria basilika, Velascotarren dorrea eta zenbait jauregi biltzen dira. Ezkerrean erreka zeharkatzen duen kalea bilatuko dugu eta amaieran mendilerrotik gora doan bidexka bihurtuko den kalea topatuko dugu, hasieran landaretza ugariaren azpian eta amaierako zatian, muinora heltzerakoan, irekiago. Bidean gaudela, pista batek Pinedoraino eramango gaitu. PINEDO: Pista Barroso baserrian amaituko da; bertan, errepideari jarraituz, Pinedoko plaza txikira gerturatuko gara. Han ezkerrera biratu eta bide belartsu babetik Acebedoko errepideraino jaitsiko gara. Eskuinerantz zeharkatuko dugu eta Pinedo errekaren beste aldean ezkerrean dagoen lurzati pista hartuko dugu. MORO KOBAZULOAK: Pista pare bat gurutzegune atzean utzi eta haitzean zulatutako kobazuloetara sartzen da. Garai batean jatorri bisigdoko eremutar komunitateak bertan bizi izan ziren. CORROKO BEHEKO AUZOA: Auzo horretara helduko gara eta errepidea gurutzatuko dugu San Vitores ermitara doan pista hartzeko. Hara heldu baino lehen, pinudiaren barrutik eta soroen artean aurrera egingo dudu Tobillasera heldu arte. TOBILLAS: Herria zeharkatuko dugu eta Santiago kobazuloetara eta Arrayuelas mendiaren azpian dagoen zuhaitzez betetako larrera doan landa bidea hartuko dugu belardi zabal batera heldu arte. Bertan, La Tejera iturritik berehala jaisten den pista bat topatuko dugu. Basotik aterako gara Bovedara heldu arte geratzen diren kilometro eskasak lurzati pista on batetik egingo ditugu, zerealeko soro zabalez inguratuta. Iraupena: 3 ordu. Igo beharreko malda: 717,8m. Jeitsi beharreko malda 580,2m. Distantzia 10,27Km.

itzuli