Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2012/9/9
GR1 14. ETAPA ESPEJO URIBARRI GAUBEA

GR1eko azkeneko etapak Arabako haranik mendebaldarreneko, hau da, Omecillo ibaiaren haraneko mendioin basotsuetatik zehar garatzen dira. Zati handi batean, ibilbide horrek Gesaltza Añanako gatzaga bidearen trazadurarekin bat egiten du eta, Villamadernetik igaro ostean, Burgosko iparraldeko Gaztelako lurraldeetarantz egiten du. Ibilbidean zehar, garai bateko ostatu edo benta anitz daude, hala nola, Venta Burguillos. Hona hemen bisitaldia egiteko interesgarriak diren beste gune batzuk: Omecillo ibaiaren gaineko zubi historikoa eta Angostoko santutegia, artadi hostotsu baten artean dagoen haitzarte polit batean kokatua dagoena. ESPEJO: Frontoiko plazan aurreko etapako bidea berriro hartuko dugu, Gesaltza Añanarantz. 300 metro eta gero, soroen artean Villamadernera dagoen bidebanatzearekin topo egingo dugu. VILLAMADERNE: Herri horretara halduko gara. Bertan, San Millan elizako ezpata-belar liraina nabarmentzen da, bai eta dorre-jauregia ere. Herriko irteera bilatuko dugu eta eskuineko landa bidetik aurrera egingo dugu. Bide hori ur gordailurantz doa. Bidezidor kaskar batetik aldapa bat gainditu eta zidor-suebaki batetik lotuko dugu; azken horrek Venta Burguillosera gertaratuko gaitu mendi itxitik zehar. VENTA BURGUILLOS: Bilbao-Burgos errepidera helduko gara. Eskuinetik aurrera egingo dugu 200 metro, ezkerretik atzen utzi arte. Abereentzako ate bat zeharkatuko gugu eta pista batetik Angostoko kanpinerantz eta komenturantz egingo dugu. ANGOSTOKO KOMENTUA: Kanpina pasatu dugu eta orain santutegiaren barrutian sartuko gara metalezko ate batetik. Plaza zeharkatu ostean, mendiaren hegal basotsutik gora egiten guen bidea hartuko dugu, errepidearen bestealdean. ERREKA: Basoko pista utziko dugu erreka bat zeharkatzen duen bidexka bat hartzeko. Aurrerago, bidezkak Uribarri Gaubeako erdigunetik kilometro batera dagoen errepidean amaitzen den pista on batekin bat egiten du. Iraupena 3 ordu. Igo beharreko malda 309,1 m. Jeitsi beharreko malda 255,6m. Distantzia 10,2Km

itzuli