Turismo Valdegovia montescorzo edificio

gaubeari buruz

serbitzuak ir

historia eta artea

bizi zazu gaubea

zer ikusi

valderejo

Bisita Birtualair

Foroakir

Pantaila-babesleair

Kontaktatuir


Berriak

2012/9/9
GR1 13. ETAPA GESALTZA AÑANA-ESPEJO

Gesaltza Añanako Gatz Haraneko paisaia izugarritik, GR1ek aurrera jarraitzen du lurzatikatze pista zuzenetatik Espejorantz, Omecilloren haranean. Ibilbidearen erdialdean Tuesta izeneko herri txikia dago, baita XIII. mendeko eliza erromaniko-gotiko aparta ere. GESALTZA AÑANA: La Picota izeneko zonatik aterako gara, herriaren goiko aldean, asfaltatutako pista batetik. Menchon sakana zeharkatu eta eskuinean dagoen beste pista batetik jarraituko dugu. Gure etaparen ibilbide bihurgunetsuan zehar, zenbait gurutzagune eta landa eremu zabal horretan barrena zabaltzen diren hanbait lurzatietako pisten desbideratze alde batera utziko ditugu, ondoan dagoen Tuestara heldu arte. TUESTA: Errepidera aterako gara, elizaren azpian, eta Euskadiko Monumentu Nazionaltzat jo den bitxi erromaniko-gotiko hori ikusteko igoko gara. Herria eskuinean dagoen asfaltatutako pistatik atzean utziko dugu, soroen artean, leunki Espejorantz jaitsiz. IRAUPENA 1h45´. Igo beharreko malada 86,8m, jaitsi beharreko malda 183,5m. Distantzia horizontalean 6,8Km.

itzuli